Imprimer cette page

Pèlerinage à Ibarre : « Rien de grand n’a de grands commencements. Obra handiek ez dituzte hastapenak handiak. »

Pèlerinage à Ibarre : « Rien de grand n’a de grands commencements. Obra handiek ez dituzte hastapenak handiak. »

Le 30 août 2017, une foule de pèlerins a envahi le petit village d'Ibarre en Basse-Navarre pour le pèlerinage en l'honneur de Saint Michel Garicoïts (1797-1863). C'est l'abbé Jean Eliçagaray qui présidait les célébrations entouré d'une vingtaine de prêtres dont ceux de la congrégration des Pères du Sacré-Coeur de Jésus de Bétharram.

- Ecouter le reportage réalisé par le Père Janvier Owona Tang, prêtre camerounais en stage à Radio Lapurdi Irratia.

 

2017. agorrilaren 30an, Ibarreko herriak ospatu du bere saindua : Mixel Garikoitz.

Betarrameko Aitak bozkariatuak ziren ikusiz hainbertze beilari etorriak, Amikuze, Garazi, Xibero eta Euskal Herri guzitik hain nonbre haundian.

Aurten meza emailea, ospakizunaren buru zen Jean Eliçagaray apeza.

Arratsaldean, arrosarioa eta kurutze bidearen ondotik, eguna bururatu da proosionearekin Garakotxean, San Mixel Garikoitz sort etxeraino.

- Entzun  Lapurdi Irratiaren erreportaia Jean Eliçagaray apezaren predikuarekin.

 

Jean Eliçagaray apezaren predikua :

Nor errekontratu ote du Jesusek ? Zer entzun ote du, Zer ikusi… nun ere holako esker onezko otoitza bere Aitari itzultzeko, denen aintzinean, gora goratik… Xoratua dago, bihotza argitua, diolarik : « eskerrak Zuri Aita, … Bazakien Jesusek, zeruko Aita goretsia zela bihotz garbietan, izpiritu xuxenetan. Ohartua zen ere Jesus bere mezua errezebitua zela deplauki bertzeen zerbitzua maite zutenen eskuetan, beren bizia emaiten zutenen gogoetan, anaiki eta zuzenki bizi ziren urratsetan, hitz batez Jainkoa baitan fidatzen zirenen baitan.

Elizak erran dauku Ibar Garakotxeko Semea, Mixel, saindu dela. Horengatik hemen gira bildu Mixel saindua otoizteko, gure herrikoa baita, sortu giren etxe berrekoa.

Mixel ez da saindu obra ederrak egin dituelako. Saindu egina da, Saindu bakarra den Jainkoa, Jesusen ganik eman Izpiritua, bere baitan utzi duelakotz bizitzerat. Arrabotzik gabe, espanturik gabe, Jainkoa eta aldeko laguna maitatuz, errespeturekin, otoitza lagun. Hemen Ibarreko Elizan, sor etxean eta lurretan, Onason, Donapaleun, Kanbon, Betharramen…

Mixel sainduak aipatzen dauzkigu zoin izan diren Jesusek berak bihotzean sorarazi diozkan esker onezko otoitzak.

Eskerrak bihurtu ditu Jainkoari bere Ama gatik.

Amari zion salatu bere xedea : «Ama nahi nuke apeztu »

Bat ote dut norbeit nere segeretua, nerekin karea dezakena? Eta bestalde, nor da nere ganat etorriko konfiantza osoan, jakinik ez dutala hak errana salatuko.

Zonbeit urte berantago berriz :   “Ama gabe, gaixtagin bat bilakatuko nintzala senditzen dut.” Naizena balinbanaiz, Jainkoaren ondotik, amari zor diot. Amaren ondoan dut senditu zoin zen Jainkoa ona enetzat. Eta Zer bilakatuko nintzen Jainkoa ez balitz enetzat hain ona izan?

Denbora haietan, fedea baino barnago zen Jainkoaren beldurra. Ifernua eta jujamendua ziren predikatzen. Mixel sainduak, amaren amodioaz orhoituz, senditu zuen amak baino geihago, Jainkoak amodioa eta barkamena zituela emaiten hari buruz itzultzen zenari.

Gaurko beila huntan Jesusek deitzen gaitu eskerren bihurtzera :

Bakotxak bere bihotzaren ixiltasunean, gogoan erabil dezala, nori esker duen gaurko fedea, Elizari duen atxikimendua, Jainkoa baitan duen konfiantza … Jesusen otoitzean bat eginez nola ez erran guk ere : “Eskerrak Zuri Aita…”

Beti nigarrez, ari giren girixtino horietarik bagira, nor uste dugu gure Elizari segituko dela… sobera plegni, noiz da agertzen gure begitarte eta eletan segeretuan egiten dugun esker onezko otoitza.

Nola eta nun obra esker onezko otoitz hori. Nola ager bihotzean sendi dugun Jainko Aitaren amodioa? Goazen aintzina Garakotxeko Mixel sainduari segi. Huna Mixel Sainduak berak erranetarik zoinbeit hitz. Berak erakusten dauku nun den Eker onezko bidea, Jainko semen bidea:

Huna zer dion : “Huna ni, Jauna : berehala, bainan tarrapataka ari gabe ; osoki, bainan barreiatu gabe ; bururaino, bainan tematu gabe ; amodioz, beste edozoin arraisonez baino gehiago.”

Me voici, ô mon Dieu ; sans retard,  mais sans précipitation ; sans réserve, mais sans prodigalité ; sans retour, mais sans entêtement ; par amour plutôt que par tout autre motif.

 « Ez da ainitz egitea konda, bainan Jainkoak nahi duen hura egitea. Hola ariz, ainiz egiten da guti eginez, eta iduriz deus egin gabe ardura. Hola arizan zen Kristo 30  urtez.”

Il ne s’agit pas de faire beaucoup de choses, mais de faire ce que Dieu veut. C’est le moyen de faire beaucoup en faisant peu, et souvent en ne faisant rien en apparence. Ainsi le Christ pendant 30 ans…

“Huna ene segeretua : gauza guzietan, xede bat baizik ez dut, Jainkoaren nahia egitea. Zernahitan, nun-nahi, beti, laster, gogotik ; Ikusten dutalarik Jainkoak zerbait nahi duela, berehala egiten dut. Hortan da bakearen eta ongiaren iturri bakarra. »

Voici mon secret : je n’ai en toutes choses qu’une intention, celle de faire la volonté de Dieu. En tout, partout, toujours avec joie. C’est là l’unique source de la paix et du bien.

 « Obra handiek ez dituzte hastapenak handiak. »

Rien de grand n’a de grands commencements.

Gogoan erabil dezagun Mixel sainduak erran daukun hitz bat edo beste. Jainkoak lagun gaitzala entzun duguna obratzen, berehala, osoki, bururaino, amodioz.