Imprimer cette page

Kanta Jaunari 2019 Hazparne : 500 korista 50. urteburukari

Kanta Jaunari 2019 Hazparne : 500 korista 50. urteburukari

2019ko maiatzaren 5a egun gogoangarria geldituko da Hazpandarren gogo-bihotzetan, berdin Kanta Jaunari-ren 50. urteburukari Hazparneko Jondoni Joani Batista elizan, Euskal Herri osotik etorririk, bildu diren parte hartzaileen gogo-bihotzetan.

Dominique Errecart, Frantses Dardan Dohatsua parropiaren erretorak, ongietorri bero bat diote hainbat parropi abesbatzetako kantarieri: Azkaine ; Arrangoitze (Jarraiki) ; Miarritze (Kantariak eta Santa-Terexa) ; Kanbo-Ezpeleta ; Ziburu ; Bastida ; Heleta ; Lehuntze ; Larzabale (Oztibarre Kantuz) ; Makea-Lekorne ; Mugerre ; Ortzaize-Irisarri ; Baigorri ; Donibane Lohizune ; Donamartiri-Donoztiri ; Donibane Garazi ; Senpere ; Uztaritze eta, bistan dena, Hazparne.

Alexandre Aguerre zuten koristek buru, eta Tomas Ospital, eskualdeko semeak, gaur egun Parisko Jondoni Eustakion organolari tituludunak, maisutasunez lagundu ditu. Berriz ere, hunen gaitasunak eta trebetasunak zoraturik utzi ditu jarraitzaileen beharriak. Berak zituen musikatuak mezan kantatu diren sartzeko kantua eta salmoa.

Bere aldetik, homilian, Marc Aillet apezpikuak hauxe adierazi du: "Euskarazko kantu sagaratuak gure eskerrona kantatu nahi du euskal herriak bere lurrean, bere kulturan eta bere hizkuntzan Ebanjelioa mezutzeagatik. Baina mezu hartze hunek lehiatu behar gaitu guhaur ere biziera berri batean sartzera: Jesusek bere heriotze eta pizteaz bekatutaren esklabotasunetik libratu gaituelako misterio handiaren lekuko izan behar dugu besterentzat."

Jainko Herriaren otoitza, Baigorriko Jean-Louis Laka bertsolariak kantatu du.

Meza ondarrean, Jean-René Prédaigne apezak, Kanta Jaunari-ren buruak, eskertu ditu parte hartzaile guziak, gogoratuz liturgia euskaraz ospatu ahal izaiteko duela berrogeita hamar urte egina izan den lan izigarria: obra hunen protagonistak ohoratu ditu Bilbon Euskaltzaindiak iragan martxoaren 28an.

Bazkoaldiko hirugarren igande hortako mezaren argano puntua izan da azken kantua: "Aipa Jainkoa zeruetan" 148. salmoa, Juan Urteagak musikatua, Hazparneko Eihartzea elkarteko bost txistularik jeinu handiz lagundu dutena, Peitto Duhalde buru.

Meza ondoan, koristak bildu dira Hazparneko pilota plazan oroit-argazkia egiteko, "Agur Jauna" sutsu bat kantatuz. Gero ezker paretera jo dute ongi merexitu bazkariaren partekatzeko.

Parropi abesbatzen ondoko biltzarra eginen da 2020eko azaroaren 22an Sarako elizan.

 

  • Erreportaia entzun :

  • Ecouter le reportage :

  • Dominique Errecart erretoraren ongi-etorria entzun :

  • Ecouter l'homélie de Mgr Marc Aillet :

  • Jean-Louis Laka-ren bertsuak entzun :

  • Jean-René Prédaigne apezaren eskerrak entzun :

 

500 choristes pour les 50 ans.

La journée du dimanche 5 mai 2019 restera dans les mémoires des Hazpandars et de toutes les personnes venues de tout le Pays Basque pour participer à la messe du 50ème anniversaire de Kanta Jaunari en l’église saint Jean-Baptiste d’Hasparren.

L’abbé Dominique Errecart, curé de la paroisse Bienheureux François a accueilli chaleureusement les choristes des chorales paroissiales d’Ascain ; Arcangues (Jarraiki) ; Biarritz (Kantariak et Sainte-Thérèse) ; Cambo-Espelette ; Ciboure ; Hélette ; Labastide-Clairence ; Lahonce ; Larceveau (Oztibarre Kantuz) ; Macaye-Mendionde ; Mouguerre ; Ossès-Irissary ; Saint-Etienne-de-Baïgorry ; Saint-Jean-de-Luz ; Saint-Martin d’Arberoue-Saint-Esteben ; Saint-Jean-Pied-de-Port ; Saint-Pée-sur-Nivelle ; Ustaritz et bien sûr d’Hasparren.

Les choristes dirigés par Alexandre Aguerre étaient accompagnés magistralement à l’orgue par l’enfant du pays organiste à Saint-Eustache de Paris, Thomas Ospital, qui, une fois encore, a ravi les oreilles des fidèles par son talent et sa virtuosité. Soulignons qu’il a mis en musique le chant d’entrée et le psaume interprétés lors la messe.

Dans son homélie, Mgr Marc Aillet a déclaré : « Le chant sacré en langue basque veut chanter notre action de grâce pour cette annonce de l’Evangile en terre basque, par un peuple dans sa culture et dans sa langue. Mais si nous avons reçu cette annonce, c’est pour que nous-mêmes, nous entrions dans une existence nouvelle et que nous soyons témoins pour les autres de ce grand mystère de notre libération de l’esclavage du péché par la mort et la résurrection de Jésus. »

La prière universelle a été chantée par le bertsulari Laka de Baïgorry.

A la fin de la messe, l’abbé Jean-René Prédaigne, président de Kanta Jaunari, a remercié tous les participants rappelant l’immense travail réalisé il y a cinquante ans pour que la liturgie soit célébrée en langue basque : une œuvre dont les protagonistes ont été honoré par l’Académie de la langue basque le 28 mars dernier à Bilbao.

Le point d’orgue de cette messe du 3ème dimanche de Pâques a été le chant final : le psaume 148 « Aipa Jainkoa zeruetan » mis en musique par Juan Urteaga et accompagné avec brio par cinq txistularis de l’association Eihartzea d’Hasparren sous la houlette de Peitto Duhalde.

Après la messe, les choristes se sont rassemblés au fronton d’Hasparren pour faire une photo souvenir tout en chantant un vibrant « Agur Jauna ». Ils se sont rendus ensuite au mur à gauche Harana pour partager un repas bien mérité.

Le prochain rassemblement des chorales paroissiales aura lieu le dimanche 22 novembre 2020 en l’église de Sare.

 

Vous allez aimer...