Joan den Otsailaren 12an, Senperen bildu gira Euskal Herri guzitik, fedearen besta eder baten ospatzeko. Hor ziren 65 haur eta 25 arduradun nunbait han. Aroak ere pesta errespetatu dauku, aste guzia euriz itoak egon ondoan, ateri ginuen eta iguzki izpi batzu ere artetan.

Gure Eliza pozean dago. Frantxoa Aita Sainduak Pierre Claverie apezpikua eta bere 18 lagunak dohatsu deklaratzeko gutuna sinatu berria du. Grazia hori emana zauku  gure 19 anai arrebetaz orroitzea martir gisa, erran nahi baita, hitz horrek erraiten duen bezala, amodio handienaren lekuko direla, maite izan dituztenentzat beren bizia emaiterainoko amodioa. Herri hortan zen heriotzearen lanjerraren aintzinean, hautua egin dute, amodioz eta beren bizia irriskatuz, algeriako anaiekin lotuak zituzten anaitasun eta adixkidantza lokarriak bururaino bizitzea. Beraz, gisa hortan, lokarri horiek heriotza baino azkarrago izan dira.

Lekukotasunak, olerkiak eta kantuak entzuteko - Pour écouter les témoignages, les poèmes et des extraits des chants et des vêpres.

Euskal Telebistak Donamartiriko Jondoni Martine elizatik zabalduko du Meza Saindua hiru igandez segidan 2018. urtarrilaren 14an, 21an eta 28an, goizeko 10:00etan ETB-1ean.

- Lehen meza 2018-01-14 : bideoa ikusteko.

- Bigarren meza 2018-01-21 : bideoa ikusteko.

- Hirugarren meza 2018-01-28 : bideoa ikusi.

Heldu den urtea, Aita Sainduak Gazte eta Bokazionen inguruan nahi luke, 2018 ko urrian Apezpikuen Zinodo batekin.

Hortakotz, heldu den urteko elgarretaratzea, gai hunen inguruan egin ginezake :

“Utzazu zure lurra, zoazi” ; “zato, jarraik neri “

SENPEREN 2018. OTSAILAREN 12an San Josep eskolan.

EGITARAUA :

9.30 – 10.00 harrera eta kantu

10.00  Bi lekuko entzuten dituzte : Iban Erguy eta Ziril Alvarez.

11.30 Powerpoint baten bidez, gaia Bibliarekin lotu.

Bazkaria

13.30     Joko handi bat, internet sarean . PDF batean, galdera batzu badituzte, eta taldeka beharko dute arrapostua atxeman, lotura batzueri fidatuz. Bibliari lotu galderak, hitz batzu atxemanen dituzte. Hitz horiekin, mezu bat osatuko dute.

  • Abraham sinesdunen aita izan da, Jainko bakar batean sinetsi duen lehena.
  • Jainkoak Abraham deitu du Ur bere lurraldetik urrun joaiterat:  gu ere deitzen gaitu.
  • Jainkoari konfiantza eginez, Abraham populu handi baten Aita bilakatu da
  • Jainkoak Abraham benedikatu du : familia handi bat eta lur bat eman dizkio.
  • Jesusek gizon gazteari galdegiten dio, bere ontasunak salduta, berari jarraik dadin...
  • Eta guk zer egin ?  Zer utzi, zer ukaiteko ?

Sei talde, sei lekutan, bakotxak erranaldi bat atxeman behar... Ebanjelio jokoen artetik, zonbait joko fisiko ere, mugitzeko !

15.00     Elizarat bagoaz

15.15     Otoitza elizan eta bukaera.

Izenak eman zure parropian.

Xehetasunak : Jean-Michel Barnetche apeza, Uztaritzeko apezetxean 05 59 93 18 00.

 

2017. urtarrilaren 15-eko Senpereko kontzertua zuzenean grabatua izan da, eta hementxe aurkezten dautzuegu AGORILA argitaletxearen partaidetzarekin plazaratzen dugun KDa. Lan hunen bidez, jendarte osoa deitzen dugu bakegile izaitera eta presoen eta gatazkaren biktima guzien aldeko deiari erantzutera. Kantuez gain, olerkiak ere badaude obra huntan, bakea gai unibertsala izanik, batzu kanpoko olerkari zonbaitenak , berdin musika zati hutsak.



Xehetasunak hemen klikatuz - Plus d'infos ici.


Erreportaia : Entzun hemen.

Reportage : Ecouter ici.

2017. Buruilaren 24an zen Aldudeko kermeza eta gai bat berezia eman dute egun horri : “Zer litaizke gure elizkizunak hamoniumik gabe ?”

Euskal Telebistaren lehen kateak zabalduko meza Larresorotik agorrilaren 15an asteartearekin goizeko 10.00-etan eta agorrilaren 20an igandearekin goizeko 10.00-etan ;  Uztaritzeko elizatik agorrilaren 27an igandearekin goizeko 10.00-etan.

1992ko uztailean, diosesako sinodoa bururatu eta berahala, hasi zen Lapurdi Irratia lehen emankizunak zabaltzen. Lau laikok bultzaturik sortu zen, Lapurdi lurraldeko (Kanbo, Hazparne, Uztaritze eta inguruko herri guziak) parropietako erretoren sustenguarekin.

C’est en juillet 1992, juste après la conclusion du synode diocésain, que Radio Lapurdi Irratia a commencé à émettre. Née de la volonté de quatre laïcs, soutenue par les curés des paroisses du secteur paroissial du Labourd (Cambo, Hasparren et Ustaritz et tous les villages voisins), la radio interparoissiale est devenue aujourd’hui radio diocésaine pour le Pays Basque. Abrités depuis 1992 au collège saint François-Xavier d’Ustaritz, les studios se trouvent depuis 2012 au 3 rue des prébendés à Bayonne juste au pied de la cathédrale.

Une soirée d’anniversaire est organisée le vendredi 8 septembre 2017 au collège saint François-Xavier d’Ustaritz :

  • 19h00 : Messe d’action de grâce en la Nativité de la Vierge Marie présidée par Mgr Aillet.
  • 20h00 : Apéritif et buffet suivis d’une soirée de chants basques avec Magali Zubillaga et Mikel Erramouspé.

Nous espérons que les prêtres, bénévoles, auditeurs et amis de la radio viendront nombreux célébrer les 25 ans de la radio.

Merci de vous inscrire avant 1er septembre pour le buffet par mail ou par téléphone : lapurdi@wanadoo.fr  Tel. 05 59 70 39 39.

  • Xalbat Berterretche et Mikel Erramouspé nous racontent les débuts de la radio : écouter ici.

Zorionak Lapurdi irratia ! Lapurdi irratiak bere 25. Urteburua ospatzen du !

1992ko uztailean, diosesako sinodoa bururatu eta berahala, hasi zen Lapurdi Irratia lehen emankizunak zabaltzen. Lau laikok bultzaturik sortu zen, Lapurdi lurraldeko (Kanbo, Hazparne, Uztaritze eta inguruko herri guziak) parropietako erretoren sustenguarekin. Parropi arteko irratia bihurtu da gaur egun diosesako irratia Euskal Herriarentzat. 1992tik haste egoitza zuen Uztaritzeko San Frantses Xabierekoa kolegioan. 2012az geroztik estudioak Baionan kokatuak dira, Prébendés karrikako 3an, katedralaren oin-oinean.

Urteburu hori ospatuko da 2017ko irailaren 8an, ostiralez, Uztaritzeko San Frantses Xabierekoa kolegioan :

  • 19:00etan: esker onezko Meza Maria Birjinaren sorkundeakari, Aillet jaun apezpikua biltzarburu.
  • 20:00etan: aperetifa eta janari mahaia euskal kantuz lagundurik Magali Zubillaga eta Mikel Erramouspe-rekin.

Esperantza dugu jende ainitzek nahiko dutela irratiaren 25. urteburua ospatu, izan apez ala laguntzaile ala entzule, edo berdin irratiaren adiskide.

Janari mahairako izena eman behar da irailaren lehena barne edo email bidez edo telefonoz: lapurdi@wanadoo.fr   Tel. 05 59 70 39 39.

  • Mikel Erramouspé-k kontatzen digu Lapurdi irratiaren lehen urratsak : entzun hemen.

 

Page 4 sur 6