Messe en hommage à l'abbé Roger Idiart

Messe en hommage à l'abbé Roger Idiart

De 01 Septembre 2019 10:30 jusqu'à 01 Septembre 2019 12:00

À Ainhoa Ainhoa, France

Catégories: Diocèse et Services

Mots clés: Pays Basque

Roger Idiarten omenezko meza Ainhoako elizan 2019ko buruilaren 1ean.
 
Hamar urte du jada Roger Idiart apezak utzi gintuela, 2009ko agorrilaren 27 an.
 
Bakoitzak gogoan du Azkainen, haren sort-herriko elizan, egin zen ehorzketa elizkizuna. Azken Agurraren orduan entzun ginuen haren mintzoa, karia hortarako zonbait urte lehenakograbaturik utzi zuena : "Eslobakiar, georgiar edo berdin mexikar izaiten ahalko nintzen. Gertatzen da euskalduna naizela. Nere euskaltasuna izan da beti neretzat fruitu emanarazi behar nion dohain bat, eta ez nolabaiteko eritasun ahalkegarri bat, batzuen ustez guziz sendatu beharrekoa".
 
Azkainen sortua 1931an, Roger apez soila baino anitzez gehiago izan da: idazle, musikagile, antzezpen zuzendari, bertsolari, Euskaltzaindiko kide izan da. Berari zor dizkiogu hainbat kantu, hala nola "Orhiko Xoria", bi Pastorala (Larrañe eta Iruri), hainbat olerki ere edota prediku sutsu, eta, nolaz ez, liturgi kantu asko, hauen artean "Berri Ona Kantuz" bilduma, zointan bertso motxetan laburbildu zuen igande bakotxeko ebanjelioa. Bilduma hau lehenik lapurtar-baxenabartarrez argitaratua izan zen eta geroago euskara batuan.
 
Buruilaren 1ean igandearekin, goizeko 10.30etan, omenezko meza bat eskainia izanen da Roger Idiart apezari Ainhoako elizan. Meza huntan parte hartuko du Lapurdiko San Mixel Garikoitz Parropiako abesbatzak. Meza hau zuzenean zabaldua izanen da euskal irratietan, eta bakotxak gogo eta ahots beroz errepikatzen ahalko ditu Roger Idiart sortu liturgi kantu ederrenak. Homilia emanen du Mikel Epalzak.
 
 
Messe en hommage à l’abbé Roger Idiart le 1er septembre 2019 en l’église d’Aïnhoa.
 
Déjà 10 ans que l’abbé Roger Idiart nous quittait le 27 août 2009.
 
Chacun se souvient de ses obsèques dans son village natal en l’église d’Ascain où au moment du dernier Adieu, nous entendions sa voix lors d’un message qu’il avait enregistré pour l’occasion quelques années auparavant : «J’aurais pu être slovaque, géorgien ou mexicain. Il se trouve que je suis basque. J’ai toujours considéré ma basquitude comme un talent à faire fructifier, et non pas comme je ne sais quelle maladie honteuse dont certains semblent avoir souhaité que je guérisse ».
 
Né en 1931 à Ascain, Roger fut beaucoup plus qu’un prêtre : auteur, compositeur, metteur en scène, bertsulari, membre correspondant de l'Académie de la langue basque, on lui doit des chansons comme "Orhiko Xoria", deux pastorales pour Larrau et Trois-ville, des poèmes et des prêches enflammés et bien sûr de nombreux chants liturgiques dont un recueil «Berri Ona Kantuz» résumant en bertsu l’évangile de chaque dimanche, recueil d’abord édité en navarro-labourdin puis en batua.
 
Le dimanche 1er septembre à 10h30, une messe en basque honorera la mémoire de l’abbé Idiart en l’église d’Aïnhoa. Lors de cette célébration animée par la chorale de la Paroisse Saint Michel-Garicoïts du Labourd et retransmise en direct sur les radios basques, chacun aura plaisir à reprendre à pleine voix les plus beaux chants liturgiques composés par Roger Idiart. L’homélie sera assurée par l’abbé Mikel Epalza.

2019-09-01 10:30:00
2019-09-01 12:00:00