Euskaraz

Joan den Otsailaren 12an, Senperen bildu gira Euskal Herri guzitik, fedearen besta eder baten ospatzeko. Hor ziren 65 haur eta 25 arduradun nunbait han. Aroak ere pesta errespetatu dauku, aste guzia euriz itoak egon ondoan, ateri ginuen eta iguzki izpi batzu ere artetan.
Gure Eliza pozean dago. Frantxoa Aita Sainduak Pierre Claverie apezpikua eta bere 18 lagunak dohatsu deklaratzeko gutuna sinatu berria du. Grazia hori emana zauku gure 19 anai arrebetaz orroitzea martir gisa, erran nahi baita, hitz horrek erraiten duen bezala, amodio handienaren lekuko direla, maite izan dituztenentzat beren bizia emaiterainoko amodioa.…
Heldu den urtea, Aita Sainduak Gazte eta Bokazionen inguruan nahi luke, 2018 ko urrian Apezpikuen Zinodo batekin.Hortakotz, heldu den urteko elgarretaratzea, gai hunen inguruan egin ginezake :“Utzazu zure lurra, zoazi” ; “zato, jarraik neri “SENPEREN 2018. OTSAILAREN 12an San Josep eskolan.EGITARAUA :9.30 – 10.00 harrera eta kantu10.00  Bi lekuko entzuten dituzte…
Lekukotasunak, olerkiak eta kantuak entzuteko - Pour écouter les témoignages, les poèmes et des extraits des chants et des vêpres.
Euskal Telebistak Donamartiriko Jondoni Martine elizatik zabalduko du Meza Saindua hiru igandez segidan 2018. urtarrilaren 14an, 21an eta 28an, goizeko 10:00etan ETB-1ean.- Lehen meza 2018-01-14 : bideoa ikusteko.- Bigarren meza 2018-01-21 : bideoa ikusteko.- Hirugarren meza 2018-01-28 : bideoa ikusi.
Johnny Hallyday-ri Frantzian egina izan zaion omenaldia poxi bat, segurrenik, izariz gainekoa zen. Bainan, oro har, gizon horrek ez du sekulan eskatu gizatasun osoaren gidari edo erakasbide erakarria izaitea. Haatik, 1960 geroz agertu eta hedatu kultura herrikoiak frantses gizaldiak eragin ditu. Harritzeko da nola « Katoliko sortu naiz, eta katoliko…