Katixima haurren elkarretaratzea Kanbon martxoaren 6an

Katixima haurren elkarretaratzea Kanbon martxoaren 6an

Urrikia gizona eta Jainkoaren bidea

Martxoaren 6an, Garizumako laugarren igandean, euskarazko katixima haurren elkarretaratzea bizi dugu Kanboko San Mixel Kolegioan.

Iparraldeko xoko guzietatik etorri dira : Azkaine, Kanbo, Uztaritze, Hazparne, Lekorne, Mendibe, Garazi, Baigorri herrietatik.

Kantu batzuk ebanjelioa irakurtzen dute parabola baen osatzeko, besteak ordinagailuan ari dira puzzla baten zatiak ordenatzen, beste talde batek Ebanjelioaren mimoa preparatzen dute, azken batzuk korrikan ari dira kanpoko joko batean.

Arratsalde hortan, joko bakoitzan parte hartuz marrazki zati bat biltzen dute. KT egun hau bururatzen den mezan, marrazki zati bakoitza kolatzen dute : pixkanaka, marrazki bat osatzen da, egun hortako afitxa. Erranaldi bat irakurtzen da : Urrikaltsu Aita bezala.

Meza alaitsua bukatzen da, hiru gitarrekin, lau neska mikroan xaramelan ari direlarik.

Urte guziz haur multzo eder bat biltzen da, herri batean, euskarazko egun alegera batean, iaz Donibane Lohizunen, aurten Kanbon. Zoin goxo den ehun bat haur ikustea euskaraz ari, otoitzean eta jostetan. Elizaren geroa hortan daukagu.

Paxkal Bourgoin.

 

- Entzun Lapurdi irratiaren erreportaia :

- Entzun meza osoa :

 

- Jean-Claude Iribarren-en argazkiak : https://www.icloud.com/sharedalbum/fr-fr/#B055idkMwckwtA