Omia Saindu : Fermin Mihuraren bertsuak

Omia Saindu : Fermin Mihuraren bertsuak

Gau beltzaren ondotik jiten da argia

Neguaren ondotik hor udaberria

Atzo zenduak egun daizke bozkaria,

Guk ere Esperantzan dezagun paria...

          

Saindu hoiek mundutik lehen iraganak

Ta izenda gabeak badira andanak

Ausnar ditzagun ere Jesusen erranak :

Denentzat du bizia, hitzemana Jaunak !

          

Biziaren seinale ditugu loreak

Hilarrietan gaindi zoin paregabeak

Zer maitasun miraila hoien koloreak

Gurekin poztu diten zeruko taldeak !

      

Jendeak zoriontsu nahi luke izan

Ta zenbat nigar diren ixurtzen bizitzan...

Jaun ona Zuri gaude kristau xume gisan :

Har gaitzazu ba zure maitasun gerizan !

 

Fermin MIHURA, 2012. (Doinua : "Galerianoarena" edo beste aire bat).

 

Marrazkia : Roger Bravard, Ezpeletako eliza.