Baigorri euskaraz katexima egiten duten haurrak

Baigorri euskaraz katexima egiten duten haurrak

Azaroaren 12an, katixima euskaraz edo elebidunez segitzen duten haurrentzat, elgarretaratze bat antolatua zen. Euskal Herri guzitik etorri dira beren omore onarekin 60 bat haur. Haurrez bestalde, laguntzaile, aitaxi amatxi eta aitama batzu juntatu dira ere, egun goxo bat pasatzeko.

Lehen aldikotz bildu dira BAIGORRIN, Bil Etxean goizeko 9.30-etatik arratsaldeko 16.00-erat. Baigorri herria eta egun hortako gaiak « Arrots nintzen eta etxean hartu nauzue (Mt 25, 35) » lotura haundia zuten.

Duela zonbait ilabete etorkinak etorri dira mendi harteko herri pulit huntarat. Esperientzia aberasgarria bizi izan dute eta egun hortan, ordu batez, Baigorriar lekukotasun hunkigarriak, baikorrak intzun dituzte. Bai, euskal Herrian ere badakigu harrera ona egitek, girixtinoak ez izanik ere…!

Ameriketarik etorri diren gaztetxo batzuk kondatu dute zendako eta zertarat joaiten ziren Euskaldunak Ameriketarat…

Haurrek lehenik gaian sartzeko, joko bat egin dute goizean, aldian aldi haurrak etorkin edo harrera egile zirela, nunbait sendiarazteko zer sendimendutan diren bat eta bertzea. Eguerditan denek elgarrekin jan dute, bakotxak ekarri goxokiak partekatuz.

Eta aratsaldean lekukotasunak entzun eta eskerrak bihurtu dituzte Jainkoari, egun goxo bat partekaturik, meza hortan parte hartzen zutela denek haur, jende helduak eta Euskal Herriko eskualde guzietarik etorri apezekin.

Eskerrak Jainkoari eta helduden urte arte.

Lapurdi irratitik M.Claire.

Erreportaia entzuteko: