Eguberri 2016 : Marc Aillet jaun apezpikuaren mezua

Eguberri 2016 : Marc Aillet jaun apezpikuaren mezua

"Sekulan gehiago ez gerlarik, sekulan gehiago ez gerlarik !" Gogoan dugu Paul VI Aita Saindu dohatsuak, (1965/04/01), ONU-ko egoitza edo biltzarrean egin oihu hori. Ezin trenkatuzko armen arrabotsak jendéen funditzea eta hiltzea ereiten duelarik, dei tematsu horren berriz ere entzunaraztea arras egokia, beharra da aurtengo Eguberrikari.

Ez ditugu ahanzten  terrorismoaren biktimak Frantzian, nola Nice hiriko atentuak eta fedearen herra gatik, P. Jacques Hamel-en garbitzea, suntsitzea. Gogoan ditugu munduan barna, guduen ondoriozko odol ixurtzeak, bereziki Irak eta Ziria eskualdean. Etat Islamique delakoa beti berdin erne eta trebe armen baliatzean.  Bortizkeria horien hobengabeko biktimak : jende zibilak, Jainkozale gutienak, Ekhi aldeko Chrétiens d'Orient deituetarik haste. Horra bortizkeria horien hobengabeko biktimak. Zentzugabeko  egoera horien aintzinean aldiz, populuen eta herrien arteko arduradun kargudunak ixilik, beti aiduru, gorenaz hasarre.

Eguberri egun hauietan, ez ditzagun ahantz ere, zorigaitz horien ondorioz, bazterrerat utziak direnak. Usu idolatriak eta diruaren aintzinean ukurtzeak gerla sorarazten gizonen artean. Nor egon bihotz gogor ikusten ditugularik gabeziak beti-ta geiago joak, beren eskualdetik ihesi joaiterat borxatuak, erbesteratuak? Zonbat ere, gutartean, beti andana handiagoan, pobrezia baino beherago eroriak !

Bertzalde nola ez ohartu bakartasunean eta hesturan direneri, ainitzetan gure inguruan ditugunak : lanik gabe, eri, bazterrerat utziak diren xaharrak, haur eta bertze gaizki erabiliak, kuplen eta familien baitako berexteak, mota guzietako guduak…

"Guhauren artean ez gerlarik" dauku usu finkatzen François Aita Sainduak, "Joie de l'Evangile" gutun handian : "Bereziki munduko  girixtino batzar guzieri,  nahi diotet galdatu beren arteko anaitasuna izan dadin argitzaile eta gutizia emaile" (99. zenbakia). Bide hortan, orai berritua den 'Conseil Presbytéral', deitu diosesako apezek beren artean hautatuen batzarrak, bere lehen biltzarrean, finkatu du menbro bakotxak bere berezitasunean bertze menbroekin lan egitea batasun egiazkoaren alde eta Berri Onaren lekuko izaitea gatik. 

Euskal Herriko bakearekin batean,  otoitz xede horiek guziak ditugu heldu zaukun Bakearen Erregeari eskaini nahi  : " Zeren xehatu baituzu heien uztarrik dorpea, heien bizkarra larrutzen zuen makila, ergariaren azotes, Madiane garaitu zuten egunetan bezala. Soldado zalaparta egileen oinetako guziak, odolez zikindu heien jantzi guziak, horra erreak direla, suak iretsiak. Bai, haur bat sortu zauku, Seme bat emana  izan." (Izai 9, 3-5).

Otoitzaren indar guziahalduna baitan sinesten badugu, badakigu haren ondorioa agertzen dela gure bizian sorarazten dituen urratsetan : elgarren alderako errespetu eta ongi-etorrian, elgarren arteko solastatzean,  hartu xedeetan, bake eta baketzean. Hortik kanpo ez ditake izan ez bakerik ez batasunik.

Deneri Eguberri On ! Deneri Eguberrik deraukan bozkarioa eta saindutasuna !

+ Mark Aillet, Baiona, Lezkar et Oloroneko apezpikua.

 

- Mezua entzuteko.