500 kantari Donibane Lohitzunen munduaren Salbatzailea goresteko

500 kantari Donibane Lohitzunen munduaren Salbatzailea goresteko

Donibane Lohitzuneko eliza zoragarrian iragan da 2017. martxoaren 19an, igandez, Euskal Herriko parropi abesbatzen elgarretaratzea. Hainbat turistek bisitatzen duten eraikin ederraren urreria eta urreztadura guzien gainetik, Kristo gure beha zagon igande huntan, xinpleki, Samariar herriska xume bateko putzuaren ondoan...

Homilian, Aillet jaun apezpikuak aitortu du "xoraturik uzten dutela euskal liturgi kantuen indarrak eta edertasunak (...) Sumatzen dut gure Euskal Herriaren arima dakartela kantu horiek. Hizkuntza kulturaren hedatzailea da, eta hemen fedea kulturan sakonki erroturik dago, haibestetaraino nun nabarmenki agertzen den fedea aitortzen duten kantuen eta euskal kulturaren arteko berezko jatorria. Mendeak dira euskarak belaunaldiz belaunaldi fedea transmititzen duela, eta, Samarriaren gisa, guk ere gaur egun Kristo ezagutzen dugu munduaren Salbatzaile bezala. Gure eginbidea eta gure misionea da ondoko belaunaldieri sinesmen hau transmititzea".

Lionel Landart tokiko erretorak ongietorria egin diote Euskal Herriko parropietarik etorri 18 abesbatzeri, 500 bat kantari orotara: Jondoni Joanes Batista eliza barnea inharrosi dute. Gérard Ravon Arbonarrak maisutasunez zuzendu ditu abesbatzak, Jesus Martin Moro, tokiko organolari tituludunaren laguntzarekin.

Meza bururatzean, Euskal Herriko "Kanta Jaunari" parropi abesbatzak kudeatzen dituen batzordeak omenaldi bat eskaini du liturgia eta koru kantuaren alde hainbat lan egin duten lau presuneri: Paul Sarcou apezari, Ignace eta Marcel Etchehandy fraileeri eta Beñat Charriez jaunari:

"Gaur, eskertzen zaituztegu manera berezi batez Aita Marcel ETCHEHANDY et Aita Paul SARCOU. Kontzilio ondoan, Belokeko Beneditano frailek egin duzue lan euskal liturgiaren alde, bai kantu, bai Jainko Hitza, bai Elizkizun otoitzak euskeraz eskainiz. « Ezkila » Edizioneak sortu zinuzten lan horren plazaratzeko. Aita Marcel eta zure anaia, Aita Ignace, bat egin duzue probintzia guzietako apez zonbeitekin lan eginez. Bai zueri esker dugu Eskual herriko liturgia salbatua.

Eta orai zuri, Aita SARCOU, Liturgi Batzordearen sortzailetarik bat izan zira Andiazabal, Camino, Larre, Donetch apezekin, eta 40 urtez idazkari, koru biltzarrak moldatu.

Bihotzez et fedez, Aita Marcel eta Aita Sarcou, zueri esker beroenak !

Eta eliza huntan, nola ez aipa Beñat CHARRIEZ adixkidea, parropia huntako koru eta liturgi gidaria. Ainitz urtez lan egin duzu Diosesako liturgi zerbitzuan, eta segitzen duzu Euskal Herriko Liturgi Batzordean… Gaur plazerekin zuri ere doatzi gu denen Eskerrak."

Eskerrak eman eta gero, Jean-René Prédaigne apezak parte eman du ondoko elgarretaratzearen egunaz eta lekuaz: 2019ko maiatzaren 5ean Hazparnen iraganen da. Bide batez ospatuko da Euskal Herriko parropi abesbatzen elgarretaratzearen 50. urteburua. Alabaina, Batikanoko II. Kontziolioaren ildotik, lehenbiziko elgarretaratzea egin zen Hazparnen 1969ko azaroaren 23an.

Hemendik aste guti barne, ospakizunaren KDa eskuragarri izango da. Xehetasunak : kanta.jaunari@gmail.com

 

Ikusi argazkiak hemen klikatuz.

 

- Entzun kantuen zati batzuk - écouter des extraits des chants de la messe.

- Entzun Marc Aillet jaun apezpikuaren predikua - écouter l'homélie de Mgr Aillet.

- Entzun Jean-René Prédaigne apezaren eskerrak eta "Agur Jesusen Ama" - Ecouter les remerciements de l'abbé Prédaigne et "Agur Jesusen Ama".

 

500 choristes à Saint-Jean-de-Luz pour louer le Sauveur du monde.

C’est dans la magnifique église de Saint Jean de Luz que s’est déroulé le dimanche 19 mars 2017 le rassemblement des chorales paroissiales du Pays Basque. Loin des ors et des dorures du bel édifice visité par tant de touristes, le Christ nous attendait simplement ce dimanche près du puits d’un pauvre village de Samarie…

Dans son homélie, Mgr Aillet a déclaré « avoir été transporté par la vigueur et la beauté des chants liturgiques basques (…) Je sens bien que ces chants expriment l’âme de notre Pays Basque. La langue c’est le véhicule de la culture, et la culture ici est profondément imprégnée de la foi, à tel point que ces chants qui expriment la foi sont tellement co-naturels à la culture de ce Pays Basque. Cette langue qui transmet la foi depuis des générations, de génération en génération, et qui nous font reconnaître, nous aussi comme les Samaritains, le Christ comme le Sauveur du monde et que nous avons la responsabilité et la mission de transmettre aux générations qui montent ».

Accueilli par le curé de la paroisse, l’abbé Lionel Landart, 500 choristes de 18 chorales paroissiales de tout le Pays Basque ont fait vibrer la nef de l’église saint Jean-Baptiste. Gérard Ravon d’Arbonne dirigeait avec brio les chœurs accompagnés à l’orgue par Jesus Martin Moro, organiste titulaire de l’église de Saint-Jean-de-Luz.

La messe s’est achevée par un hommage de la commission des chorales paroissiales du Pays Basque « Kanta Jaunari » à quatre personnes qui ont énormément travaillé au service de la liturgie et du chant choral en Pays Basque : le chanoine Paul Sarcou, les frères Ignace et Marcel Etchehandy de Belloc et Beñat Charriez.

Après ces remerciements, l’abbé Jean-René Prédaigne a annoncé le lieu et la date du prochain rassemblement qui se déroulera le 5 mai 2019 à Hasparren. 2019 marquera le 50ème anniversaire des rassemblements des chorales paroissiales du Pays Basque. Dans le sillage du Concile Vatican II, le premier rassemblement avait eu lieu à Hasparren le 23 novembre 1969.

Un CD de cette célébration sera disponible dans quelques semaines. A commander à : kanta.jaunari@gmail.com

Voir la galerie avec plus de 200 photos de la journée.