XXXIII. Gogoeta Astea Loiolan 2017. agorrilaren 28-tik irailaren 1-rat

XXXIII. Gogoeta Astea Loiolan 2017. agorrilaren 28-tik irailaren 1-rat

Gogoeta Asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea.

Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun dezaketela konbentziturik, gizon-emakume sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen toki izan nahi du Gogoeta Asteak.

Hitzaldiak eta hausnarketa, elkarrizketa eta otoitza dira Asteari giharra eta arnasa ematen diotenak. Astearen beste berezitasuna da euskaraz izaten direla saio eta ospakizun guztiak.

 

Lema: "Zahagi zaharretan ez du inork ardo berririk sartzen". (Mk 2, 22).

EGITARAUA OSOA IKUS BEHEREAN

 

Gogoan izatekoak

ARRUPE HOTELA TEL: 943-025.026

Partaideen kopurua mugatua dugu, etxeak hala behartuta. Beraz, izen emateko azken eguna uztailaren 15a izango da, taldea lehenago osatzen ez bada. Beti ere, lo egiteko gela hartzeko lehentasu- na, aste osorako datozenek izango dute.

Xehetasunak Iparraldean : Peio Ospital 05 59 29 74 78.

Télécharger les pièces jointes :