Lapurdi irratiak bere 25. urteburua ospatuko du buruilaren 8an : zorionak !

Lapurdi irratiak bere 25. urteburua ospatuko du buruilaren 8an : zorionak !

1992ko uztailean, diosesako sinodoa bururatu eta berahala, hasi zen Lapurdi Irratia lehen emankizunak zabaltzen. Lau laikok bultzaturik sortu zen, Lapurdi lurraldeko (Kanbo, Hazparne, Uztaritze eta inguruko herri guziak) parropietako erretoren sustenguarekin.

Parropi arteko irratia bihurtu da gaur egun diosesako irratia Euskal Herriarentzat. 1992tik haste egoitza zuen Uztaritzeko San Frantses Xabierekoa kolegioan. 2012az geroztik estudioak Baionan kokatuak dira, Prébendés karrikako 3an, katedralaren oin-oinean.

Urteburu hori ospatuko da 2017ko irailaren 8an, ostiralez, Uztaritzeko San Frantses Xabierekoa kolegioan :

  • 19:00etan: esker onezko Meza Maria Birjinaren sorkundeakari, Aillet jaun apezpikua biltzarburu.
  • 20:00etan: aperetifa eta janari mahaia euskal kantuz lagundurik Magali Zubillaga eta Mikel Erramouspe-rekin.

Esperantza dugu jende ainitzek nahiko dutela irratiaren 25. urteburua ospatu, izan apez ala laguntzaile ala entzule, edo berdin irratiaren adiskide.

Janari mahairako izena eman behar da irailaren lehena barne edo email bidez edo telefonoz: lapurdi@wanadoo.fr   Tel. 05 59 70 39 39.

  • Mikel Erramouspé-k kontatzen digu Lapurdi irratiaren lehen urratsak : entzun hemen.