Zer litaizke gure elizkizunak harmoniumik gabe ?

Zer litaizke gure elizkizunak harmoniumik gabe ?

2017. Buruilaren 24an zen Aldudeko kermeza eta gai bat berezia eman dute egun horri : “Zer litaizke gure elizkizunak hamoniumik gabe ?”

Artzain Onaren parropiak eskertu ditu lau eliz musikariak : Urepelen 70 urtez Angèle Harriet eta 47 urtez Marie Michèle Aire ; Alduden 60 urtez Monique Laxague eta Esnausun kasik 30 urtez Bernadette Bidondo.

Jean Etcheverry Aldudeko apezak eman du meza eta harmoniumean ari izan da Iban Erguy-k, garaztar musikari eta orai apezgaia. Hor ziren ere  beste bi apezgai : François-Regis eta Alexandre.

Lapurdi irratiarentzat, Mikel Erramouspek bildu ditu mezaren kantu batzuk bai eta ere solas batzuk mezaren ondotik : erreportaia entzuteko.