Katiximako haurren elgarretaratzea Senperen 2017. azaroaren 18an

Katiximako haurren elgarretaratzea Senperen 2017. azaroaren 18an

Heldu den urtea, Aita Sainduak Gazte eta Bokazionen inguruan nahi luke, 2018 ko Urrian Apezpikuen Zinodo batekin.

Hortakotz, heldu den urteko elgarretaratzea, gai hunen inguruan egin ginezake :

“Utzazu zure lurra, zoazi” ; “zato, jarraik neri “

EGITARAUA

9.30 – 10.00 harrera eta kantu

10.00  Bi lekuko entzuten dituzte : Iban Erguy eta Ziril Alvarez.

11.30 Powerpoint baten bidez, gaia Bibliarekin lotu.

Bazkaria

13.30     Joko handi bat, internet sarean . PDF batean, galdera batzu badituzte, eta taldeka beharko dute arrapostua atxeman, lotura batzueri fidatuz. Bibliari lotu galderak, hitz batzu atxemanen dituzte. Hitz horiekin, mezu bat osatuko dute.

  • Abraham sinesdunen aita izan da, Jainko bakar batean sinetsi duen lehena.
  • Jainkoak Abraham deitu du Ur bere lurraldetik urrun joaiterat:  gu ere deitzen gaitu.
  • Jainkoari konfiantza eginez, Abraham populu handi baten Aita bilakatu da
  • Jainkoak Abraham benedikatu du : familia handi bat eta lur bat eman dizkio.
  • Jesusek gizon gazteari galdegiten dio, bere ontasunak salduta, berari jarraik dadin...
  • Eta guk zer egin ?  Zer utzi, zer ukaiteko ?

Sei talde, sei lekutan, bakotxak erranaldi bat atxeman behar... Ebanjelio jokoen artetik, zonbait joko fisiko ere, mugitzeko !

15.00     Elizarat bagoaz

15.15     Otoitza elizan eta bukaera.

Izenak eman zure parropian.

Xehetasunak : Jean-Michel Barnetche apeza, Uztaritzeko apezetxean 05 59 93 18 00.