Thomas Ospital Ziburun 2017ko abenduaren 30an Lapurdi irratia sustengatzeko

Thomas Ospital Ziburun 2017ko abenduaren 30an Lapurdi irratia sustengatzeko

Eguberriko bestak kari, Thomas Ospital Aihertar organolari jeinutsuak opari eder bat egiten dio Lapurdi Irratiari, hunen 25. urteburukari.

Organo kontzertu bat eskainiko dauku abendoaren 30ean, larunbatez, Ziburuko Jondoni Bixintxo elizan, aratsaldeko 16.00etan: obra klasikoak eta inprobisazioak hemengo eta kanpoko Eguberrien inguruan.

Sartze gisa, bakotxak borondatezko eskaintza bat egiten ahalko du, eta bildua izanen den dirua Lapurdi Irratiaren laguntzeko baliatua izanen da.

Kontzertuaren ondotik, xokoleta bero bat eskainia izanen da ikus-entzule guzieri.

Thomas Ospitalen entzutera etorriz, zure sustengua agertuko diozu zure kristau irratiari.

Lapurdi Irratia lagunt dezakezu ere diru emaitza bat eginez abendoaren 31a aintzin. Zerga agiri bat hartuko duzu emaitzaren truke. Adibidez 50 euro eskainiz, zerga murrizketa ardietsi eta gero, 17 euro aterako dira zure sakelatik.

Igorri zure  emaitza helbide huntara : Lapurdi Irratia – 3 Prebendes karrika – 64100 Baiona, txekearen hartzaile gisa ezarriz "Radio Lapurdi Irratia".

Aintzinetik, milesker deneri !

 

 

Télécharger les pièces jointes :