Marc Aillet jaun apezpikuaren 2017. Eguberri mezua

Marc Aillet jaun apezpikuaren 2017. Eguberri mezua

Johnny Hallyday-ri Frantzian egina izan zaion omenaldia poxi bat, segurrenik, izariz gainekoa zen. Bainan, oro har, gizon horrek ez du sekulan eskatu gizatasun osoaren gidari edo erakasbide erakarria izaitea. Haatik, 1960 geroz agertu eta hedatu kultura herrikoiak frantses gizaldiak eragin ditu. Harritzeko da nola « Katoliko sortu naiz,  eta  katoliko hilen naiz » erran duen horrek, gainerat ainitzek idolo baten iduriko zaukatenek, nolako jendetze ezinkondatua erakarri duen, bakotxa bere burua baino urrunago behatzerat, erlisioneko kartsutasun egiazko batean. Erran ditake girixtino ehorzketa horiek agertu bezala dutela populu baten arima zola. Populu hori ez beti elizako bideari jarraikia, bainan Frantses geihenak bezala erlisione katolikoari atxikia, esperantza gose. Gisa hortako kartsutasun adiespenak erakuts dezake Haur ttipi baten seaskaren gainetik sortu eztabadak zoin diren ezdeus eta irriegingarri.

Eguberriko bestak – latinez « dies natalis », sort-eguna – orroitarazten dauku Jesusen sortzea. 2000 urte iraganik dituen gertakari horrek gain gainetik aldatu du istorioaren harat-hunata, barnadanik moldatu gure kultura eta beti aintzina usaiaz kanpoko jendetzeak elizetarat biltzen besta egun horietan. Baliatzen dugun egutegia, denek onartzen duten girixtino garai edo mendearen lekuko zuzena. Jesu Kristoz geroz edo ondotik 2017 gira. Gure girixtino erroen, sustraien,  aipatzea nehola ere ez doa « laïcité » deitu Elizen eta Estatuaren arteko urratsen elgarretarik berexte oinarriaren kontra. Gainerat, gauza ageria, nondik heldu den ahanzten duen populuak ez duela ere gerorik.

Jesu-Kristo gutartean sortzearen bidez, bat batean Jainkoa sartu da gure istorioan eta huni eman helburu ta bide berri bat. Seaskako haurra baitan ttipi-ttipia bilakatuz, Jainkoa bera, ahul, gure ganatu da, gu janzteko bere ezin hilezko Jainko indarraz. 2017. Eguberrikari, gomitatzen zaituztet lagun ahuleneri artarekin ohartzera. Bixtakoa, Jesus beti heldu da gure gana Ebanjelioko Hitzaren bidez, nola ere Eukariztian ogi kontsekratuaren bidez. Ogi poxi baten itxura pobre ta ezdeusek gordetzen dutela. Bainan gure gana etortzen da ttipi ta pobreen baitan, bera egin baita hauien iduri, seaskatik kurutzeraino, gose ta egarri direnak, biluziak eta kanpotiarrak, eriak edo preso direnak ; horien guzien bidez, amodio eske dabila. Alabainan, erran du : “Gosez nintzan eta jatera eman dautazue… biluzirik eta jantzi nauzue… eri nintzen eta zuek ikusten izan… Egiaz diozuet, nere haurrideak  diren ttipien hauetarik bati egin diozuen aldi guziz, neri egin dautazue…” (Matiu 25). Eguberri ospatzea, Jesus troxatua, otalako batean etzana, gure Salbatzailea bezala, horrek erran nahi du xedea hartzea Haren ezagutzeko eta zerbitzatzeko, gordea dagola pobrearen eta ttipiaren itxuran. “Elizak molde bereziz arta izan nahi duenetan, badira ere sortu beharrak diren haurrak, geienik zaintzalerik gabe eta hoben guzietarik garbi direnak.” (Frantses Aita Saindua). Seaskako Haurraren aintzinean xoraturik gaudela Maria eta Josepekin, aitor dezagun gizaseme bakotxaren bortxaezina… edozoin egoeran eta bere garapeneko edozoin heinetan izanik ; berma gaiten kontzebitu haur bakotxak izan dezan sortzeko helbide zuzena… aita et ama batek alxatua… ez dezagun utz nagusitzera “haur baten eskuratzeko norbaiten helbide zuzena”, orduan “haurraren beraren dretxo zuzenak” bailitazke baztertuak, adineko edo heldu zonbatzuren gutiziak eta nahia hautatuz. Horra zer gosta den bakea eta amodioa.

Deneri, Eguberri saindu eta alegera bat !

+ Marc Aillet, Baiona, Lezkar eta Oloroneko apezpikua.

Mezua entzuteko :

Mezua erdaraz : message en français.