Gogoeta Astea 2018 Loiolan

Gogoeta Astea 2018 Loiolan

2018ko abuztuaren 27tik 31ra

Gogoeta Asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea.

Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun dezaketela konbentziturik, gizon-emakume sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen toki izan nahi du Gogoeta Asteak.

Hitzaldiak eta hausnarketa, elkarrizketa eta otoitza dira Asteari giharra eta arnasa ematen diotenak. Astearen beste berezitasuna da euskaraz izaten direla saio eta ospakizun guztiak.

Egitaraua deskargatzeko : ikusi beherean.

Xehetasunak : Peio Ospital 05 59 29 74 78.

Télécharger les pièces jointes :