« Igande eta Bestetako Salmo-leloak » liburu berriaren aurkezpena Belokeko frailetxean 2018ko azaroaren 17an

« Igande eta Bestetako Salmo-leloak » liburu berriaren aurkezpena Belokeko frailetxean 2018ko azaroaren 17an

« Igande eta Bestetako Salmo-leloak » liburuxka berri hau apezeri eta kantarieri buruz egina da. Igandetako eta bestetako salmo guziak eskaintzen ditu beren leloekin, irakurgaien Liburuan agertzen diren bezala.

Abiapuntua aita Xabier Diharce o.s.b. eta aita Gabriel Lerchundi o.s.b. izan ziren. 1963an SALMOAK publikatu zituzten Ezkila editorialean 1963an. Aita Xabier Diharce-k salmoak bertsotan euskararat itzuli zituen. 1963-ko lan hortara jo behar da jakiteko egileek nola antolatu zituzten salmo eta lelo hauek.

Eskaintzen dautzuegun liburua (eta CD-a mp3-rekin) Iratzeder-Lerchundi-ren emaitza birlandu bat da. Funtsa ez dugu hunki. Gure ekarpena hau da :

- Salmoentzat eta leloentzat hautu zabalagoa eman aita Gabriel Lerchundik argitaratu melodien artean.

- Bi ahotsetako salmoen melodia osoa eskaini.

Liburu hau aurkezteko elgarrataratze bat antolatua izanen da Belokeko frailetxean 2018ko Azaroaren 17an, larunbatez, goizeko 10.00etan. Elgarretaratze hau bukatuko da mezarekin, fraileekin, goizeko 11.45etan.

Gomitatzen ditugu Euskal Herriko gure parropietan liturgian ari diren aktore guziak : apezak, animatzaileak, koralen gidariak, liturgia taldeetako kideak…

Xehetasunak : kanta.jaunari@gmail.com

 

Les Psaumes des dimanches et fêtes en basque : voir l'article en français.