Imprimer cette page

Katiximako haurren elgarretaratzea Angelun 2019ko Otsailaren 18an

Katiximako haurren elgarretaratzea Angelun 2019ko Otsailaren 18an

Heldu den Otsailaren 18 an, astelehenez, katixima euskaraz edo elebidunez segitzen duten haurrentzat, elgarretaratze bat antolatua da Euskal herri guzitik.

Lehen aldikotz bilduko gira ANGELUN, seroren etxean... Agian haur eta laguntzaile asko bilduko gira, bertze urtetan bezala:                                                           

Haurrez bestalde, beila hori familiakoeri ere idekia da, aitamak, edo aitatxi amatxiak nahi baduzue guri juntatu, etorri gustian !

HITZORDUA : 9.30tarik goiti, ANGELUN (Seroren eliza aitzinean, 36 Promenade de la Barre) Elgarretaratzea 10.00etan hasten da xuxen, eta 16.00etan bukatzen.

EGITARAUA :

9.30 Hastapena, ongi etorria, kantuak. Tokiko serora batek edo biek etxe eta elkarte hori presentatuko dauzkute euskaraz

10.00 Egun hortako gaia presentatuko dugu, video labur batekin Laudato Si Frantxoa aita sainduaren gutuna ere aipatuz.

10.30 Gero erranen dugu zendako aipatzen dugun gai hori Angelun, etxe hortan: Video bat 20 minutakoa ikusiko dugu (frantsesez) Cestac apezaren bizi eta obraz. Hiru lekuko entzunen dituzte

12.15 edo 12.30 Bazkaria (kanpoan aro balin bada, aterbe pean bestenaz).

13.30 Antzara joko handia kanpoan : Ekipa bakotxa bere arduradunekin. Dado bat, jokoaren bide bat laukiekin, Joko zelai bat ederra, etc… Haur bakotxak liburuxka bat izanen du eskuan.

15.00 Jokoa gelditzen da. Kaperan biltzen gira.

15.15 Zelebrazionea

16.00 Egunaren bukaera. Etxerat.

Xehetasunak : Zuen parropian edo Uztaritzeko apezetxean 05 59 93 18 00.

 

Rassemblement du caté en basque, lundi 18 Février 2019, ANGLET – NOTRE DAME DU REFUGE.

Comme chaque année, nous organisons un rassemblement pour les enfants du catéchisme en basque. Il aura lieu cette année à ANGLET chez les Sœurs Servantes de Marie, le Lundi 18 Février prochain

Venant avec les enfants, si des parents ou grands-parents peuvent rester durant la journée, ce serait très bien pour eux… et pour nous ! !

Rendez-vous le matin : à partir de 9H30 ANGLET (Notre Dame Refuge, 36 Promenade de la Barre)

Le rassemblement commence à 10h00 précises et se termine à 16h00.

Sont invités tous les enfants qui suivent le catéchisme en basque (ou bilingue), leurs catéchistes et  leurs parents.

Renseignements : dans votre paroisse ou au presbytère d’Ustaritz 05 59 93 18 00.

 

Vous allez aimer...