Kanta Jaunari 2019 Hazparne : 50. urtebetetzea

Kanta Jaunari 2019 Hazparne : 50. urtebetetzea

Euskal Herriko Parropi Abesbatzen biltzarra eginen da aurten Hazparnen maiatzaren 5ean, igandez.

Duela berrogei ta hamar urte, 1969ko azaroaren 23an, egin zen Hazparneko eliza berean Euskal Herriko parropi abesbatzen lehen elgarretaratzea.

Meza osoki euskaraz iraganen da 500 bat korista edo kantarirekin 10.30etan Hazparneko Jondoni Joanes Batista elizan, Marc Aillet Baionako apezpikua izanen delarik biltzar-buru. Koruen zuzendari izanen da Alexandre Aguerre eta orgina-joile Thomas Ospital. Meza zabaldua izanen da zuzenean Euskal Irratietan (Gure Irratia FM 106,6 Lapurdin ; Irulegiko Irratia FM 91, 8 Baxe-Nafarroan ; Xiberoko Botza FM 95,5 Xiberuan).

  • Beherean atxemanen duzue Euskal Herriko parropi-koralaren historioa.

 

Le rassemblement des Chorales Paroissiales du Pays Basque aura lieu cette année à Hasparren le dimanche 5 mai 2019.

Il y a cinquante ans, le 23 novembre 1969 avait eu lieu dans cette église d’Hasparren, le premier rassemblement des chorales paroissiales du Pays Basque.

La messe entièrement en langue basque avec 500 choristes se déroulera à 10h30 en l’église Saint Jean-Baptiste d’Hasparren et sera présidée par Mgr Marc Aillet, évêque de Bayonne. Les choeurs seront dirigés par Alexandre Aguerre et l'orgue sera tenu par Thomas Ospital. La messe sera retransmise en direct sur les radios basques (Gure Irratia FM 106,6 en Labourd ; Irulegiko Irratia FM 91, 8 en Basse-Navarre et Xiberoko Botza FM 95,5 en Soule).

  • Ci-dessous vous trouverez l'histoire des chorales paroissiales en Pays Basque.

Couverture du livret de partitions du 1er rassemblement du 23 novembre 1969 à Hasparren.

 

EUSKAL HERRIKO PARROPI-KORALAK

1966an, Juan Urteaga buru, hiru koral elgarretaratzen dira Donibane Lohitzuneko Elizan: Begiraleak, Oldarra eta Belokeko fraile andana bat, Juan Urteagak egin Meza berri baten grabatzeko xedearekin. Meza horrek fama handia ukanen du, ezen oraino kantatzen da urte guziz, Donibaneko elizan : "Igandeko Meza" edo « La Messe des corsaires ».

1969ko Urtarrilaren 23an, Uztaritzeko Seminarioan, sortzen da koralen batasun bat : Euskal Herriko Koralen Abesbatza (EHKA), Commission des Chorales du Pays Basque (CCPB).

1969ko Otsailaren 6an, lehen bilkura egin zuten Beloken. Pierre Narbaitz eta Pierre Andiazabal buru, huna lehen arduradunen izenak : Joseph Camino, Martin Arrabit, Jean Donetch, Paul Sarcou, apezak, aita François Lopépé, Belokekoa, eta Pierre Lagrenade.

1969: lehen elgarretaratzea

Koralen lehen biltzarra, 1969ko Azaroaren 23an egin zen, Hazparneko elizan : han ziren 600 bat kantari, Euskal-Herriko parropia gehienetarik etorriak. Joseph Camino meza emaile, Pierre Andiazabal apeza eta Aita François Lopépé beneditarra, laguntzaile. Pierre Narbaitz kalonjeak eman zuen predikua, eta Sarramagna Jauna, kantuen gidari. Sekula ikusi ez zen egun ederrenetarik bat Hazparneko elizan !

Bainan buruzagiak laster ohartu ziren, herri ttipietako koralentzat, lau bozetako kantuak zailegiak zirela. Erabakia hartu zuten beraz bi urtetarik kantuen egitaraua arinduko zela, denek errexki emaiteko gisan: 1970ean egin zen Ezpeletan hiru boz berdinetako lehenbiziko elgarretaratzea. Laguntza haundia ekarri zuen molde horrek, ezen kantu berri gehiago sartu zen gure elizetan.

Koralen batasun hori (EHKA) legez finkatua izan zen 1972ko Urtarrilaren hamekan. Arduradunak hauek ziren : Joseph Camino apeza, buru ; Paul Sarcou apeza, idazkari ; Soeur Marthe Itsasukoa, Emile Larre eta Jean Donetch apezak, aita Ignace Etchehandy beneditarra, eta Pierre Lagrenade, bazkide. Batasun horren egoitza soziala finkatu zen “Hazparneko misionesten Egoitzan", hauen buru Josep Camino izanik orduan.

Helburu hauek finkatuak izan ziren:

  • Elizetako kantuen bilduma bat osatu, bi, hiru, lau bozetakoa,
  • Hautaketak egin urte oroz koralentzat, xehetasun guziekin,
  • Musikalariak sustatu kantu berrien egitera,
  • Koraleri egitaraua fornitu.

Iturria: Ignace Etchehandy Aita "Ezkila Kantuz", 2012.

1999ko azaroan, denbora hotz eta elurtsua izanik, Hazparnen ospatu zen elgarretaratzeen 30-garren urteburua, eta orduz geroztik kantari guziak biltzen dira bazkarirako.

2004a arte, elgarretaratzeak urte oro egin izan dira. 2006az geroztik, erabaki zen elgarretaratzea 18 hilabetetarik egitea koraleri eta parropiarreri kantu berrietaz jabetzeko eta liturgia-aldi guziak jorratzeko denbora uzteko.

Gure elgarretaratzeak hainbat aldiz zuzendu eta gero, Jean Donetch apeza, berak egin lanagatik, eskertu ginuen azkenik zuzendu zuen elgarretaratzean, 1994an Uztaritzen.

2009an, Donapaleun ospatu zen elgarretaratzeen 40-garren urteburua, eta karia hortara emana izan zen koru-kantari guzieri Ignace Etchehandy Aitak izenburu hunekin atera elebitako agiria: "Kantua gure liturgian – Le chant basque dans notre liturgie".

2011an, Urruñan egin zen elgarretaratze egunean, omendu ginituen Euskal Herriko Koralen Abesbatzeko egile nagusi izan diren herri bereko bi seme-alaba: Madeleine Dhers organolaria eta Pierre Andiazabal kalonjea, euskaltzaina eta liturgiaren zerbitzurako itzultzaile umil eta ezin akitua.

2012an, Ignace Etchehandy Aitak, Belokeko Abadiako Ezkila argitaletxeak argitaratu kantikak eta salmoak bilduz, "Ezkila Kantuz" bilduma argitaratu zuen. Belokeko fraileek orduan jakinarazi zaukuten Ezkilak argitaratu partituren fondo osoa Eresbil Zentrora eskualdatzen zutela: euskal musikaren artxiboen zentro hau Errenterian, Gipuzkoan, aurkitzen da. Kopia bat emana izan zen Koralen Abesbatzari.

2015ean, "Eliz Kantu – Organoa lagun" bilduma azkenean argitaratua izan zen Jean-Marie Eyharts eta Thomas Ospital-en lanari esker, Alexandre Aguerre-n gidaritzapean, Ignace eta Marcel Etchehandy-ren laguntzarekin eta Biblia elkartearen sustenguarekin.

E.H.K.A.tik "Kanta Jaunari" elkartera

2015eko uztailaren lehenean, Euskal Herriko Koralen Abesbatza (E.H.K.A.) Kanta Jaunari elkartea bihurtu zen. Belokeko Abadiako beneditarren komunitatearekin hitzarmen bat izenpetua izan zen orduan, Ezkila argitaletxearen fondoa eskuragarri gelditzeko.

2017an, Donibane Lohitzunen, eskertu ginituen koralen eta euskarazko liturgiaren lau zerbitzari: Paul Sarcou kalonjea, Belokeko Ignace eta Marcel Etchehandy Aitak eta Beñat Charriez bereziki koru-buruen formakuntza animatu zuena.

2019an, Hazparnen, 50-garren urteburukari, eskerronezko otoitza da gure bihotz eta ahotsetarik Jainkoari buruz altxatzen: eskerronezko otoitza misione eder huntan parte hartu duten guziak gogoan izanik. Lehentxeago hauetarik zonbait izendatu ditugu, bainan deus ez zen posible izanen ZUEK GUZIAK gabe.

Zuek, gure parropia eta herrietako kantariak, urtetik urtera, mezatik mezara, Euskal Herriko gure biltzarretan liturgi kantua biziarazten duzuenak.

Urrezko jubileu huntan, gogoan ditugu, bistan dena, gurekin kantatu izan duten gizon eta emazte guziak, jagoitik eta betirako Jainkoa zeruko aingeru eta saindu guziekin batera goresten dutenak.

Jakin badakigu, gure koralak xahartuz doaz, gure biltzarrak ttipituz, bainan segur izan gaitezen erein dugun haziak fruitu emango duela nasaiki !

Hori da gure fedea, hori gure esperantza eta Kristo beraren agintza: "Egiaz-egiaz diozuet: ogi-bihia, lurrerat erori eta hiltzen ez bada, bakarrik egoiten da; hiltzen bada, ordea, fruitu ainitz emaiten du" (Joani 12, 24).

1969 Hazparne

1970 Ezpeleta

1971 Ziburu – Donibane Lohitzune

1972 Ortzaize

1973 Itsasu

1974 Lekorne

1975 Baigorri

1976 Urruña - Barkoxe

1977 Donibane Lohitzune

1978 Jatsu – Uztaritze

1979 Hazparne

1980 Sara – Donibane Garazi

1981 Senpere

1982 Milafranka – Bidarrai – Ziburu

1983 Baigorri

1984 Urruña - Ortzaize

1985 Ezpeleta

1986 Kanbo

1987 Baiona Katedrala

1988 Irisarri

1989 Sara

1990 Donapaleu

1991 Hendaia

1992 Maule

1993 Donibane Lohitzune

1994 Donibane Garazi

1995 Uztaritze

1996 Baiona San Andres

1997 Urruna

1998 Itsasu

1999 Hazparne

2000 Ezpeleta

2001 Baigorri

2002 Bidarte

2003 Senpere

2004 Ortzaize

2006 Jatsu

2007 Ziburu

2009 Donapaleu

2011 Urruña

2012 Baigorri

2014 Uztaritze

2015 Maule

2017 Donibane Lohitzune

2019 Hazparne

 

LES CHORALES PAROISSIALES DU PAYS BASQUE

En 1966, trois chorales se réunirent à Saint-Jean-de-Luz, sous la direction de Juan Urteaga (Begiraleak, Oldarra et le Chœur des moines de Belloc) pour chanter la Messe des Corsaires ou Igandeko Meza, œuvre magistrale d’Urteaga, qui se chante encore chaque année dans la même église.

Le 23 janvier 1969, naquit au Petit Séminaire d’Ustaritz, la Commission des Chorales du Pays Basque (C.C.P.B.).

Le 6 février 1969, la première réunion se tint à l’abbaye de Belloc présidée par le Chanoine Pierre Narbaitz et l’abbé Pierre Andiazabal. En voici les membres : les abbés Camino, Arrabit, Donetch, Sarcou, le Père Lopepé de Belloc et Pierre Lagrenade.

1969 : premier rassemblement

Le premier rassemblement des chorales paroissiales du Pays Basque eut lieu en l’église d’Hasparren le 23 novembre 1969 : 600 choristes venus de presque toutes les paroisses dirigés par René Sarramagna, chef de chœur de la chorale Kantariak de Biarritz. L’abbé Joseph Camino présidait la messe entièrement en basque et le Chanoine Pierre Narbaitz prononça l’homélie. Ce fut splendide.

Très vite, on constata l’impossibilité, pour certaines chorales, d’exécuter les partitions à 4 voix mixtes. Dès 1970, on organisa tous les deux ans un programme plus léger à 3 voix égales : en 1970 la première rencontre à 3 voix égales eut lieu à Espelette. Ce choix permettait de faire connaître plus de chants nouveaux aux paroisses.

Le 11 janvier 1972, la CCPB se constituait en association loi 1901.  Président : Abbé Joseph Camino ; secrétaire : Abbé Paul Sarcou ; membres du bureau : Sœur  Marthe d’Itxassou, les abbés Emile Larre et Jean Donetch, Père Ignace Etchehandy, bénédictin, et Pierre Lagrenade ; le siège social étant « La Maison des missionnaires » d’Hasparren, dont le supérieur était à cette époque, l’abbé Joseph Camino. On décida :

  • De rassembler les partitions des chants existants à 2, 3, 4 voix ;
  • De proposer chaque année un choix de chants ;
  • De demander aux musiciens de proposer du nouveau ;
  • De présenter chaque année un programme complet à toutes les chorales.

Source : Père Ignace Etchehandy « Ezkila Kantuz », 2012.

En  novembre 1999 à  Hasparren, par un temps froid et neigeux, on célébra le 30ème anniversaire des rassemblements  et à partir de cette année-là, un repas réunit désormais tous les chanteurs.

Jusqu’en 2004, les rassemblements se succédèrent chaque année. A partir de 2006, on décida d’organiser le rassemblement tous les 18 mois pour permettre aux chorales et aux paroisses d’assimiler les nouveaux chants à un rythme moins soutenu et aussi de couvrir tous les temps liturgiques.

Après avoir dirigé nos rassemblements à plusieurs reprises, nous remerciâmes l’abbé Jean Donetch pour son travail lors du dernier rassemblement qu’il dirigea en 1994 à Ustaritz.

En 2009 à Saint-Palais, on célébra le 40ème anniversaire des rassemblements et on remit à cette occasion à tous les choristes un document bilingue réalisé par le Père Ignace Etchehandy intitulé : « Le chant basque dans notre liturgie ».

En 2011, lors du rassemblement d’Urrugne, nous rendions hommage à deux chevilles ouvrières de la C.C.P.B originaires de cette commune : l’organiste Madeleine Dhers et le Chanoine Pierre Andiazabal, membre de l’Académie de la langue basque et humble et infatigable traducteur au service de la liturgie.

En 2012, le Père Ignace Etchehandy publiait le recueil « Ezkila Kantuz », répertoire des cantiques et psaumes publiés par les éditions Ezkila de l’Abbaye de Belloc. Les moines de Belloc nous annonçaient alors le transfert de tout le fonds des partitions publiées par Ezkila à Eresbil, centre d’archives de la musique basque situé à Renteria en Guipuzcoa, une copie étant transmise à la C.C.P.B.

En 2015, le recueil « Eliz Kantu – Organoa lagun » voyait enfin le jour grâce au travail de Jean-Marie Eyharts et de Thomas Ospital sous la houlette de Alexandre Aguerre avec le concours de Ignace et Marcel Etchehandy et le soutien de l’association Biblia.

De la C.C.P.B. à Kanta Jaunari

Le 1er juillet 2015, la Commission des Chorales du Pays Basque (C.C.P.B.) devenait l’association Kanta Jaunari. Une convention avec la communauté des bénédictins de l’abbaye de Belloc était alors signée pour la mise à disposition du fonds des éditions Ezkila.

En 2017 à  Saint-Jean-de-Luz, nous avons remercié quatre serviteurs des chorales et de la liturgie en langue basque : le chanoine Paul Sarcou, les Pères Ignace et Marcel Etchehandy de l’abbaye de Belloc et Beñat Charriez qui anima notamment une formation des chefs de chœur.

En 2019, à Hasparren, pour ce 50ème anniversaire, c’est l’action de grâce qui monte de nos cœurs et de nos voix vers Dieu : action de grâce pour toutes les personnes qui ont œuvré à cette belle mission. Ci-dessus plusieurs noms ont été cités mais rien n’aurait été possible sans VOUS TOUS.

Vous, les chanteurs de nos paroisses et de nos villages qui, année après année, messe après messe, faites vivre le chant liturgique de nos assemblées en Pays Basque.

En ce jubilé d’or, nous pensons bien sûr à toutes celles et ceux qui ont chanté avec nous et qui désormais louent Dieu pour l’éternité avec les anges et tous les saints du ciel.

Nous le savons, nos chorales vieillissent, nos assemblées se réduisent mais soyons assurés que ce que nous avons semé produira du fruit en abondance !

C’est notre foi, c’est notre espérance et c’est la promesse du Christ lui-même : « Amen, je vous le dis : si le grain de blé tombé en terre ne meurt pas, il reste seul ; mais s’il meurt, il porte beaucoup de fruit » (Jean 12, 24).