Roger Etchegaray kardinalea zendu da

Roger Etchegaray kardinalea zendu da

Gure jaun kardinale maitea Roger Etchegaray zendu da Kanbon irailaren 4ean arratsaldeko 17.30etan.

Har dezala Jaun Goikoak bere sahetsean, bere bakezko argi betean.

Ehorzketa elizkizuna iraganen da 2019. Irailaren 9an astelehenez goizeko 10.30etan Baionako katedralean eta zuzenean zabaldua izanen da Lapurdi Irratian.

Beti irailaren 9an omenaldi bat izanen da arratsaldeko 16.00etan Ezpeletako Jondoni Extebe elizan.

  • Entzun Joachim Jauregui bere erretoraren lekukotasuna :

 

Roger Etchegaray kardinala

Ezpeletan sortua 1922ko irailaren 25ean.

Apez ordenatua Ezpeletan 1947ko uztailaren 13an.

Erromako Semenario Fratsesean ikasle – Zuzenbide kanonikoan Doktoregodun.

1953ko urtarrilaren 22an, Baionako apezpikuaren idazkari partikular, eta aldi berean Ekintza Katolikoaren Idazkaritza Nagusiaren arduradun.

1954ko urriaren 1ean, Ekintza Katolikoaren eta elizbarrutiko Obra Onen Idazkari Nagusi.

1955ko ekainaren 24an, Apezpiku Kontseiluko kide.

1956ko apirilaren 11an, ohorezko kalonje.

1958ko abendoaren 2an, Obra Onen Zuzendari, eremu Pastoraltzaren arduradun berezi.

1960ko urriaren 18an, Bikario Nagusi eta pastoraltza eremuen arduradun.

1961eko urtarrilaren 18an, Frantziako Kardinal eta Artzapezpiku Batzordeak izendaturik, Apezpiku Idazkaritzaren Zuzendari-orde Parisen, Pastoraltza arazoen ardura bereziarekin.

1962ko abuztuaren 4an, Aita Sainduaren Prelatu.

1966ko ekainaren 1ean, Apezpikutzaren Idazkari Nagusi.

1969ko maiatzaren 27an, Numidia Gemellako apezpiku titular eta Parisko artzapezpikuaren laguntzaile, Marty apezpikuak eta Frantziako Apezpikuen Konferentziako kideek apezpiku ordenatua.

1970ko abendoaren 24an, Marseillako artzapezpiku izendatua. 1971Ko urtarrilaren 16an tronutatua.

1975etik 1981erarte, Frantziako Apezpikuen Konferentziaren Buru.

1975etik 1982rarte, Frantziako Misionearen Prelatu.

1971tik 1979rarte, Europako apezpiku-konferentzien Kontseilu-Buru.

1979ko ekainaren 30ean, Joanes Paulo IIa Aita Sainduak kardinal jarria.

1984eko apirilaren 8an, "Justizi eta Bakea" eta "Cor unum" erakundeen Buru. Karia hortara, Joanes Paulo IIak galdeginik, hainbat diplomazi-misione korapilatsu bete ditu.

1998ko ekainaren 24an, Porto-Santa Rufinako Kardinal-apezpiku.

2005eko apirilaren 30etik 2017ko ekainaren 10rarte, Kardinalen Kolegioaren dekano-ordea.

2014eko apirilaren 26an, Ohorezko Goi-Legiodun.

2017ko urtarrilean, Frantses aita saindua agurtu eta Kanboko Arditeia erretiro-etxera erretiratzen da.

2019ko irailaren 4ean zendua Kanbon.