2019. Orriako beila

2019. Orriako beila

Orriako beila ospatua izan da 2019. buruilaren 4ean.

  • Philippe Beitia apezaren predikua entzuteko :

Adiskide maiteak,

Gaur, Orriako elizan, Mariaren sortzea ospatzen dugu. Eta, Erromako aldare liburuan, latinez idatzita, otoitz batean, liturgiak erraten du : [Mariae Virginis] Nativitas universo mundo spes fuit et aurora salutis-Amabirginaren sortzea mundu osoarentzat esperantza eta salbamenduaren argi-hastea izan zen.

Argi-hasteak, gaua garaituta, egun berria, esperantzaz beteta, jakinarazten du. Haur baten sortzeak, familia batean, poza, alaitasuna ematen du ere. Denek pentsatzen dute , espero dira haur honek bizitza ederra ukanen duela, famatua izanen dela eta holako gauzak. Familiak besta egiten du haur honen sortzearengatik.

Argi-hasteak, sortzeak, beraz, esperantza, poza ekartzen du. Batzutan, jendeek argi-hastea ezinegonez igurikatzen dute. Medikuak, adibidez, erran zuen eriandiak gaua pasatzen bazuen, salbatua izanen zela. Langabetuak, igurikatzen du ezinegonez egun berria lanaren agintza ukaiteko. Eta, kasu hauetan, zer poza ! Kontent gara ere, egun berriarengatik, gauza interresgariak, importanteak eginen ditugulakotz.

Amabirginaren sortzea – erraten digu Elizak – mundu osoarentzat esperantza eta salbamenduaren argi-hastea izan zen.

Haren sortzeak Kristoren jaiotzea iragartzen du. . Maria salbamenduaren argi-hastea izan zen. Malakias profetak, Kristo aintzinetik itxuratzen du erranez : eguzkia bezala agertuko da Jainkoaren justizia, arraietan osasuna duena.

Maria bekaturik gabe kontzebitua eta sortua zen. Haren sortzeak gu, Kristoz, bekatutik, gaitz guztietatik libratuko gaituela iragartzen du. Eta, gure bizitzan, haren otoitzak, haren etsenpluak, haren aholkuak lagunduko gaituzte, gu bekatutik libratzeko.

Maria saindu, saindua da. Betidanik, haren ariman, haren bizitzan Jaunaren argia, Jaunaren grazia distiratzen ari dira. Eta haren izpiritua, haren otoitza, haren amodioa, haren humiltasuna, haren zuzentasunaren sentsua, haren zaletasuna Jauna eta gizonentzat, partekatu nahi ditu, gu anaiak bezala bizitzeko eta Jaunaren seme alabak izaiteko, bizi garen tokian ebanjelioa zabaltzeko, sarrarazteko hitz eta lekukotasunaz.

Amabirginaren sortzea salbamenduaren argi-hastea izan zen eta, haren zeruratzean, Kristoren ama eguzkiaz – Jesusen argiaz – jantzia izan zen. Eta, Jainkoaren aintzan, ama bat bezala, gizon-emazteak begiratzen ditu, haien bizitza bukatu eta, Jaungoikoaren argirantz gidatzeko eta zerurat erakartzeko.

Argi-hasteak egun argiz beteta aldatzen du.

 

  • Ecouter le reportage du Père Janvier Owona Tang :

  • Meza entzuteko :

  • Bezperak entzuteko :