Jainko gure Aita
Jesu Kristo zure Seme bakar,
Hiletarik piztuak
Bere dizipulueri misione bat eman zioten:
“Zoazte ! Herri guziak egizkitzue ene dizipulu”
Orroitarazten daukuzu, bataioaren bidez,
Denek parte hartzen dugula Elizaren misionean.
Zure Izpiritu Saindua ixuriz,
Emaguzu ebanjelioaren lekuko izaiteko grazia,
Su eta kuraiez beterik,
Elizari eman diozun misionea
Beti segi dadin :
Bide berri eraginkorrak atxemanez
Munduan bizi eta argi iturri izanen direnak,
Zure laguntzari esker, mundu guziak
Kausi dezala eta sinets Jesu Kristoren amodio salbagarrian, eta haren urrikalmenduan,
Hura baita gure Jaun eta Jainko, zurekin eta Izpiritu Sainduarekin, orain eta menderen mendetan. Amen.
Frantses Aita Saindua.
Itzulpena: Jean-Michel Barnetche apeza.