Imprimer cette page

Izpirituzko kominionearen akta

Izpirituzko kominionearen akta

Izpirituzko kominionearen akta :

Nere Jainkoa, sinesten dut hor zirela egiazki aldareko sakramendu sainduan. Maite zaitut guziz gainetik eta zinez nahi nuke nere etxean sar zaiten ; bainan, sakramenduaren bidez ezinez, zato bederen Izpirituz nere bihotzerat… O Jauna, egizu sekulan ez nadin zu ganik urrundu !

edo :

Izpirituzko kominionearen akta,  Raymond Centène Jauna, Vannes-ko apezpikuak asmatua :

Jesus Jauna, sinesten dut hor zirela egiazki Eukaristiako sakramendu sainduan. Maite zaitut guziz gainetik eta arima guziaz desiratzen zaitut.

« Jainko, ene Jainkoa, zure egarriz daukat arima, zure tirriaz gorputza, lur idor, egarri, urgabe iduria.» (62 salmoa).

Egun errezebitu nahi zinduzket Maria Birjinaren amodio guziarekin, sainduen bozkario eta kartsutasunarekin.

Sakramenduaren bidez ezin errezebi zaitudanaz geroz, zato bederen izpirituz nere arimaren sustatzerat.

Garizuma garai huntan, bortxatuzko eukaristia barur hunek batera nezala zure sofrikarioekin, eta partikulazki, gurutzearen puntan abandonatua zinelako zure sendimenduarekin, oihu handi batean erran zinuelarik : « Ene Jainkoa, ene Jainkoa, zergatik utzi nauzu ?».

Eukaristia barur hunek batera nezala zure Ama Saindua eta San Joseperen sendimenduekin, Jerusalemeko tenploan galdu zintuztelarik, zure Ama sainduaren atsegabearekin gurutzearen oinetan bere altzoan errezebitu zintuelarik, hila. 

Eukaristia barur hunek batera nezala zure gorputz mistikoa den Elizaren sofrikarioekin, munduan barna, pertsekuzioek edo apez eskasak sakramendu gabezia sortzen duelarik.

Eukaristia barur hunek adiaraz derautala Eucharistia zure amodioaren emaitza nasaia dela, eta ez nere izpirituzko atseginaren zor bat.

Eucharistia barur hau ordaintze bat izan dadila bihotz gaizki preparatu batean, ezazolki, maitasun eta eskerrik gabe errezebitu zaitudan aldi guzientzat.

Sakramendu barur hunek emenda dezala beti ni baitan zu egiazki eta substantzialki, zure gorputz odolean, zure arima eta Jainkotasunean errezebitzeko gosea, berriz posible izanen zautalarik.

Eta anartean, Jesus Jauna, zure graziaz zato izpiritualki gure etxerat, gure nekaldietan azkartzerat.

Maranatha, zato Jesus Jauna !

 

"Sub tuum" otoitza :

Zure urrikalmenduaren gerizapean biltzen gira, Jainkoaren Ama Saindua.

Entzun gure otoitzak, makur eta nahigabean gaudelarik.

Lanjer guzietarik libra gaitzazu, Birjina lorios benedikatua. Amen.

 

 

 

Vous allez aimer...