Imprimer cette page

Eguberririk ez dela izango?

Eguberririk ez dela izango?

Olerki hau idatzi du Aita Javier Leoz Iruñako Jondoni Laurendi Parropiako erretorak. Hori dela medio, Frantses Aita Sainduaren telefono deia ardietsi du 2020eko azaroaren 7an.

EGUBERRIRIK EZ DELA IZANGO?

Bistan da baietz!

Isilagoa eta sakonagoa,

Jesus sortu zen lehen Eguberriaren idurikoagoa, bakartasunean.

Lur gainean argi handirik gabe,

bainan Betleemeko izarraren dirdirak

zabaltasun neurrigabeko bizitzaren bideak argiztaturik.

Errege erakustaldi erraldoirik gabe

baina Egiaren bila dabiltzan artzain eta gazteek

bizitzen duten umiltasunarekin.

Ospe handiko mezarik gabe eta hainbat eskasia saminekin,

baina guzia beteko duen Jainkoaren presentziarekin.

 

EGUBERRIRIK EZ DELA IZANGO?

Bistan da baietz!

Gainezka dauden karriken artean ez,

baina bai azantzik eta burrunbarik gabe,

erreklamazio edo bultzadarik gabe,

bihotz suhar eta kartsuz

etortzekoaren zain egonez...

Baina bai misterioa biziz

amests egiteko esperantza bera lapurtu

nahi daukuten "Covid-Herodes"en beldurrik gabe.

Bai! Eguberri izango da JAINKOA gure alde dagolako

eta, Kristok otalakoan egin zuen bezala,

gurekin bat egiten duelako gure pobretasunean eta hersturetan,

gure lazturetan eta nigarretan, berdin gure umezurtz egoeran.

Eguberri izango da jainkozko argiaren beharra dugulako

hainbesteko iluntasunaren erdian.

Nehoiz Covid 19ak ez du jotzen ahalko

beren esperantza eta goi ideala

zeruan jartzen dutenen bihotza edo arima.

BAI! EGUBERRI IZANGO DA!

BAI! KANTATUKO DITUGU EGUBERRIKO KANTAK!

BAI! SORTUKO DA JAINKOA GURI LIBERTATEA EKARRIZ!

 

Itzulpena: Peio Ospital.

IL N’Y AURA PAS DE NOËL ?

Bien sûr que si !

Plus silencieux et plus profond,

Plus semblable au premier dans lequel Jésus est né, dans la solitude.

Sans beaucoup de lumières sur terre,

mais avec celle de l’étoile de Bethléem,

illuminant des chemins de vie dans son immensité.

Sans-parades royales colossales

mais avec l’humilité de nous sentir

des bergers et des jeunes à la recherche de la Vérité.

Sans grandes messes et avec des absences amères,

mais avec la présence d’un Dieu qui emplira tout.

IL N’Y AURA PAS DE NOËL ?

Bien sûr que si !

Sans les rues débordantes,

mais avec un cœur ardent

pour celui qui doit venir

sans bruits ni festivals,

ni réclamations ni bousculades...

Mais en vivant le mystère sans peur

aux « Hérodes-covid » qui prétendent

nous enlever même le rêve d’espérer.

Noël aura lieu parce que DIEU est de notre côté

et qu’il partage, comme le Christ l’a fait dans une crèche,

notre pauvreté, nos épreuves, nos pleurs, nos angoisses et notre orphelinat.

Noël aura lieu parce que nous avons besoin

d’une lumière divine au milieu de tant d’obscurité.

Jamais la Covid19 ne pourra atteindre le cœur ou l’âme

de ceux qui mettent dans le ciel leur espérance et leur haut idéal.

NOËL AURA LIEU !

NOUS CHANTERONS DES CHANTS DE NOËL !

DIEU VA NAÎTRE ET NOUS APPORTER LA LIBERTÉ !

P. Javier Leoz, curé de la paroisse San Lorenzo, Pampelune, Navarre.

Texte qui lui a valu un appel téléphonique du pape François le 7/11/2020.

 

Illustrations : vitraux de la cathédrale de Bayonne.

 

 

Vous allez aimer...