2020. Marc Aillet Jaun apezpikuaren Eguberriko mezua

2020. Marc Aillet Jaun apezpikuaren Eguberriko mezua

« Zaindu zuen askatasuna ! »

Eguberri hurbiltzen ari eta ezindua den mundu bat dugu begien aitzinean. Ezindua besteak beste bere ondorio ikaragarriak zabaltzen ari eta molde ahalgegarrian ari dira buru egin nahiz. Izan dadien sikologia, izpiritualtasun, ekonomia ala sozial aldetan ondorio ikaragarriak zabaltzen ikusten ditugu.

Behin ere ikusi ez ditugun moldeetan diete buru egiten, beren zokoratze eta askatasun murrizte erabakiekin. Jendeak hobendun sendi arazten dituzte. Ofizialen mintzaldi beldurgarriek agertzen dute gaurko gizartearen egoera. Teknika eta jakitatearen garapenak emaiten zioten konfiantxa handixkoa zuten, bainan segurtasun faltsu horietarik buluziak, sekulan baino hauskorrago dira, Hasiera liburuak bekatu arratsean erakusten daukun egoera hartarik hurbil. Adamek entzun zuelarik Jainko Jaunaren mintzoa baratzean : « Adam, non zaude? » eta erantzun : « Izitu naiz buluzia bainaiz, eta gorde naiz. » (Has 3, 9-10).

Alabainan Jainkoa bere kreatzaile eta Aitaren ganik baztertzera doa gizona, sekulan baino gehiago. « Gure historioko garai hontan, Benito hamaseigarrenak idazten zuen bezala, funtsezko arazoa da. Jainkoa dezagertzen ari dela gizonen begietarik eta haren ganikako argia itzaltzen ari dela, gizarteak ez duela gehiago norabiderik eta ondorio hilkorrak hor daudela gero eta gehiago.» Osagarri arazoak direla eta elizkizunen askatasunaren kontrako kalteak, « garbiki eta larriki legearen kontrakoak », « Estadu Kontseiluak » salatu ditu. Islamisten bazterkeriari buru egin nahiz lege bat egin nahi baitute errepublikako oinarrien indartzeko, ondorioa izaten ahal liteke, sineste libertatea mugatua litekeela oraino gehixago.

Bestalde gizonari, gero eta gehiago mozten dizkiote bera idurikoekin dauzkan lokarri naturalak. Familiaren zatikatzeaz gain, sortzekoa den haurrari jasanarazi bortizkeriak, etorkiaren kontrako zauriak eta gizarte sarea urratzen duten haustura guzien gainerat, hona bilkura eta biltzar egitearen kontrako trabak, gorputzak elgarretarik oraino gehiago urrunduz, familia eta lagunarteko bilkurer uko egitea ekartzen dutela. Gero eta jende gehiago kondenatua da bakartasunean bizitzerat. Lehen elkarte naturala eta gizarte guziaren oinarria den familia desagertzen delarik, jendeak bakarrik gelditzen dira eskuak hutsik, Estadoaren parean, sekulan ez bezalako pretentzionekin jenden bizia gobernatzeko azken xehetasunetaradino, hala nola Eguberriko bazkarian parte hartu dezaketenen kopurua mugatuz. « Bakotxari berea » legerik ez da gehiago eta lagun elkarte frango bestelakatu da. Alde batetik biziak salbatu behar direla eta bestetik medikuek ezin arta beren eriak.

Arranguratzekoa ere bada ikusten direlarik jendeak neurririk gabeko manuak onartzen ; iduri luke gizarte biziaren lege bakarra egin den norberekeriaz bete ingurumenak erematen dituela, beren burua zaintzearen gainetik ezartzerat ixurgi naturala, osagarria delarik baitezpadakoa. Hori, beste isurgien gainetik jendearen nortasunaren helburu handiago zenbait erakusten dituztelarik. Adiskidantzarateko ixurgia, baligarri zaigunetik haratago, urririkako emaitzak ekartzen dituzten harremanak ; egiaren ezagutzarateko ixurgia, bereziki Jainkoari doakionaz ; gizonak azkatasunaren berme den transzendentziari daukan idekidura erakusten du hor askatasunaren berme.

Kristo gure Salbatzailearen ohoretan egin himno honek hartzen du hor bere sentsu osoa, Abendo garai hontan. « Agortua zen mundu bat salbatu duzu bekatoroseri emanez erremedioa. » Krisi garai hontan diogu ongi etorria egiten Jesusen sortzeari. Jainkoa bera heldu zaiku salbatzerat eta salmistak dioen bezala : « hobe Jauna baitan ematea konfidantza ezinez eta gizonetan. Hobe Jauna baitan ematea konfidantza ezinez eta jaun handietan. » (Salmoa 117, 8-9).

Jainkoa haur ttipi egin da ez gintuelakotz izitu nahi. Betelemeko otalakotik iduri du erraiten daukula, bere Populuaren historioko oren gogorrenetan bezala : « Jainkoa naiz. Ez da besterik » (Is 45, 21) eta « Izan konfidantza, ni naiz, ez izan beldurrik. (Mk 6, 50). Ez zaitzatela beldurrak har, palesiatzen baitu eta ez baitzarete gehiago   epidemiaren larritasuna ikusteko gai izanen ez eta gizonaren biziko egiazko helburuak ikusteko. Betiko biziko hitzak, hark baizik ez ditu. Beti gurekin den harekin ez dugu gaitz bihi baten beldurrik. Argi eta bizi, esperantza eta maitasun bide bat idekiten du gure aitzinean, gure biziko ateka hertsienetan.

Gure Salbatzailea eta gure askatzailea da. Lurdan, bi mila lauan, agorrileko hamabostean, San Joani Paulo bi aita sainduak gomitatzen gintuen bezala : « Izan emazte eta gizon libreak ! Bainan oroit ! Gizonaren askatasuna bekatuak markatu askatasuna da. Askatua izateko beharra badu hark ere. ‘Kristo da askatzailea, hark baigaitu askatu zinez askatuak izan gaitezen.’ (Ga 5, 1) Zaindu zuen askatasuna. » Apaltasunez galda Jesusi barnez aska zaitzaten zuen jaidura txarren eta gure jainko aizunen esklabo egiten gaituztenetaz. Ziliegi diren molde guziekin, bil zaitezte gaur egun hoin mehatxatuak diren funtsezko libertateak kuraiarekin zaintzeko.

Gogor egin barreiatzeari eta hausturari. Indartu zuen familietako harremanak, piztu zuen auzo eta elkartasun loturak batasunean jokatzeko, « ez geldi bilkuretarat joaitetik zenbaitek ohi duten bezala bainan elgar susta zazue eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ikusten duzuen huntan. » (Heb 10, 25).

Goazen krexarat eta otoitz dezagun Jainko Haurra laguntzerat jin dakigun. Otoiztu konfidantzarekin Ama Birjina lagunt gaitzan.

Eguberri saindu eta zoriontsu !

+ Marc Aillet, Baiona, Lezkar eta Olorongo apezpikua.

 

Mezua entzuteko :

Message en français.