400 lagun Belokeko frailetxean 17 Aldudeko beneditanoentzat

400 lagun Belokeko frailetxean 17 Aldudeko beneditanoentzat

400 lagun bildu dira Belokeko abadian 2022ko urtarrilaren 23an Aldudetako 17 fraile beneditarrei egindako omenaldian euskal bezperak kantatzeko.

Belokeko fraide guziei eskerrak emaiteko aukera ere izan zen, 1875etik hona Euskal Herrian, elizbarrutian eta munduan ebanjelizatzen lan egin baitute eta aste batzuk barru beneditarren monasteriora joanen baitira.

Bezperak aintzin, Aldudeko Lauburu korua Guy Saldubéhère eta Magali Zubillgak lau abesti eskaini zituzten. Aldudeko klika ere hor zen.

Mikel Erramouspek Aldudeko 17 fraide hauen historia laburki orroitaratu zuen, Belokeko abadiaren historiari hertsiki lotuta, eta Argentina, Oklahoma, Kalifornia, Afrika eta Jerusalemgo beneditar hauen bizitzaren fruituak ekarri zituen gogora.

Bezperen ondotik, Belokeko beneditanoen izenean, Jean-François Daleman anaiak umorez eta esperantzaz betetako hitzez bukatu zuen omenaldi hau.

Arratsalde ederra eta bereziki hunkigarria izan zen Belokeko hilerrian maitatuen hilobiaren aurrean bildu ziren Aldudeko beneditar hauen familien aurrean.

Lapurdi irratiak ondoko egunetan zabalduko du ospakizun osoa.

ENTZUN OSPAKIZUN OSOA HEMEN.

  • Huna Lapurdi irratiaren bilduma :

Article en français.