- Aurkezpena Koldo Katxo apez jesuitarekin Lapurdi irratian:
2022ko urtarrilean jaio zen Otoi.eus Jesusen Lagundiaren ekimenez eta Arrupe Etxea Fundazioaren ardurapean. Proiektuaren balio nagusia inguruan elkarturiko egile sare zabala da. Sentsibilitate desberdinek osatzen dute Otoi.eus, eta guztiak dira Otoi.eus webgunearen osagai garrantzitsu.
Aniztasuna are zabalagoa da webgunera hurbildu eta hura erabiltzen dutenen artean. Fededun, bilatzaile edo, besterik gabe, jakin mina duen pertsona bazara, hona gure gonbitea: zatoz eta egin proba!
Otoi.eus webgunearen kontseilua ondoko pertsonek osatzen dugu: Iñaki Abaunz, Idoia Braceras, Alba Estrada, Koldo Katxo SJ, Eneritz Tellería, Joxin Etxezarreta, Xabier Riezu.
Azpian telegarkatzen ahal duzue aurkezpena osoa pdf moduan.