"Bakea kantuz eta otoiztuz" : 400 bat presuna hurbil bildu dira Belokeko frailetxean

"Bakea kantuz eta otoiztuz" : 400 bat presuna hurbil bildu dira Belokeko frailetxean

ATXIK BERRITUZ kristau kolektiboaren xedea da « ...sinesdun guziek Bakearen aldeko beren lehiakortasuna ekimen zehatz batzuen bidez adieraztea, bai eta ere gizarte zibilak egiten dituen ahaleginekin bat egiteko nahikundea agertzea. » Bide hortarik joaz, hirugarren topaketa bat antolatzen zuen Belokeko Frailetxean 2013ko azaroaren 10ean « Bakea kantuz eta otoiztuz » lemapean. 400 bat presuna hurbil bildu dira tokiko Fraileburuaren agurra entzuteko ; Gandiaga, Broze Vuleta (Kroazia) edo Athénagoras Patriarkaren olerkiak entzuteko, berdin Iratzeder-en bi olerki musikatu Graxi eta Patxika Solorzano-ren ahotik ; Marc Aillet apezpikuaren, Joanes Paulo IIa eta Frantses Aita Sainduen bakeari buruzko mezuak hartzeko ; Sabine Cory eskusoinulariaren airetaz gozatzeko, eta « Altxa Zokoa » abesbatzak Muskoako Amari eskaini bakezko otoitz kantatua entzuteko.

 

Juan Maria Uriarte Donostiako Apezpiku emeritoak orroitarazi du « Bakea Jainkoaren dohaina » baldin bada, « Elizaren eta eliztarren zeregina » edo eginbidea ere badela.

Azkenik, denek bozak eta bularrak « libratu » dituzte bezperak gogotik euskaraz kantatuz, Donibane Lohitzuneko, Mugerreko eta Kanboko parropietako abesbatzen laguntzarekin. Eta topaketa bururatu da tokiko frailek eskaini « Bakearen xokoleta » xurgatuz.

 

Le Collectif de chrétiens en Pays Basque ATXIK BERRITUZ dit, dans son document-fondateur, « l’urgence d’initiatives à prendre pour manifester l’engagement de tous les croyants en faveur de la Paix au Pays Basque et leur volonté de rejoindre tous les efforts en cours dans la société civile. » C’est dans cet esprit que le Collectif organisait le dimanche 10 novembre 2013 à l’Abbaye de Belloc une troisième rencontre afin de chanter et prier « Pour la Paix en Pays Basque ». Près de 400 personnes étaient présentes pour écouter le mot d’accueil du Père-Abbé de la communauté, écouter les poèmes de Gandiaga, Broze Vuleta (Croatie), du Patriarche Athénagoras, ou encore deux poèmes d’Iratzeder chantés par Graxi et Patxika Solorzano ; entendre aussi les messages de paix de Mgr Aillet et des Papes Jean-Paul II et François, les mélodies à la Paix de l’accordéoniste Sabine Cory, ainsi que le chant à la Vierge de Muskoa interprété par le groupe « Altxa Zokoa ». Juan Maria Uriarte, évêque émérite de Saint-Sébastien, a rappelé que si « la Paix est un don de Dieu », elle est aussi « la tâche de l’Eglise et des fidèles ». Enfin, tout le monde a donné de la voix pour chanter joyeusement les vêpres en basque, avant de déguster « le chocolat de la Paix » offert par les moines.

 

 

ARGAZKI GUZIAK HEMEN - TOUTES LES PHOTOS ICI.

 

LE BLOG ATXIK BERRITUZ : http://atxikberrituz.blogspot.fr

 


Bakearen alde Euskal Herrian - 2013-XI-10 BELOKEN par Diocese64