Jatsuko beila 120. urte ospatuko dira

Jatsuko beila 120. urte ospatuko dira

Urte oroz bezala, Frantses Xabier beila iragan da martxoaren 15ean igandez Jatsun. Kanonizatua izan den egunari, 1622. martxoaren 12an, igandea hurbilena. Beila horren lehenbiziko hatzak ikusten dira 1895-tik goiti.

 

 

Entzun Lapurdi irratiaren erreportaia.

 

 

Entzun Pierre Molères apezpikuaren homilia.

 

120 urte ! Frantses Xavier Jatsuko beila urteak jin, urteak joan, beti eliza betetzen duela. Aurten ere, Basilio Juanateguy Belokeko beneditano batek idatzi kantuarekin « San Frantses Jatsukoa, otoitz egizu guretzat » hasi da meza elizako harrizko murruak berotzen zituela. Tronpeta joilea Philippe Moustirats, organoan Maylis Monlong, parropiako korua Jean Larrieu gidari, denak hor ziren meza hunen alaitzeko. Pierre Molères Baionako apezpiku ohia zen ospakizunaren buru, parropiako apezek Dominique Cornu erretora, Benat Amestoy eta Baionatik etorri Patxi Esponde apezek eta ahantzi gabe betterrek lagundurik. Pierre Molères Jaunak bere predikuan orroitarazi dauku Frantses Xabier-en misionest izpiritua :

« Jainko Jaunak eman du bere bizia gizonaren salbatzeko – Jainkoa aski zait urrun joateko » Frantses Xabier-ek bere egin ditu hitz horiek eta elizari eman dio bere bizia, erranez Jesus bezala egitea dela girixtino eta misionest izaitea. Bere predikuan Pierre Molères apezpiku ohiak gomitatu gaitu ere, haren etsenpluari jarraikiz fruitu ekartzerat gure girixtino nortasunaz ahalge izan gabe, susko bihotz batekin maitatuz eta zerbitzatuz gure anaiak. Eta bururatzean, galdegin dauku garizuma denbora huntan gure bihotzak konbertitzea Frantses Xabier Euskal Herriko sainduaren izpiritua gure eginez.

Mezatik landa, parropiak eskainirik, urrupaldi baten inguruan, giro on batean memento goxo bat partekatu dute hor ziren guziek eta arratsaldean, bezperekin segituda egun beila hori. Euskal Irratieri esker, Euskal Herri guzian, Xiberotik Lapurdiraino zabaldua izan da meza. Helduden urteko hitz ordua hartua dugu berriz.

 

Ikus ere artikulu bat erdaraz.

 

Bi hitzez nor zen Frantses Xavier ?

Frantses Javier sortzez Francisco de Jasso, sortu zen 1506an Nabarrako familia batean Javier-reko herrian. Bere aitatxi Pedro Jatsuko « LASKORRIA » etxekoa zen.

Pariseko uniberzitatean ikasketak egin ditu zonbait urtez. 1537an apeztu zen eta Ignazio de Loyola bere lagunarekin “La compagnie de Jésus” edo Jesuiten konpania sortu zuten. Ondotik, Paulo III garren aita sainduak igorri zuen Indietarat, Goa herrirat hango jendea ebanjelisatzeko. Japonian ibili ondoan, China ere nahi zuen ebanjelisatu, bainan chinako atean eritu zen eta hil zen 1552an, 46 urtetan.

Frantses Xavier-en gorputza Goa-ko herrian pausatua da, saindu ekarria izan da Ignazio de Loyola-rekin batean 1622ko martxoaren 12an Gregorio XV aitasainduaren eskutik.

Frantses Xavier ohoretan egiten den beila hunen lehemiziko hatzak 1895ko urtetik goiti dira eta Bellokeko Beneditanoek ainitz egin dute beila hori biziarazteko Jatsun.

Beila hori hasizelarik Jatsun “gaineko elizan” egiten zen, hilarrien gaineko aldian zen elizan. Beilariak beti ta gehiago izanez, bertze eliza bat haundiakogoa altxatu zuten eta 1899an egintzen lehenbizikoko beila eliza berrian oraiko elizan.