"Zure erranean, Jauna, sarea botako dut !" Luk 5, 4-5.

"Zure erranean, Jauna, sarea botako dut !" Luk 5, 4-5.

Iparraldeko kateximako haurrek urteko bilkura zuten Donibane Lohitzunen joan den apirilaren 11an lema horren inguruan.

Goizeko 9ak eta erdietan Dona Maria kolegioan 70 haur zonbait han bildu dira, Mark Aillet apezpiku Jauna hor izanez Dominique Errecart tokiko erretorarekin eta Jean Michel Barnetche Uztaritzekoarekin batean, haur eta katekista guziei ongi etorria egiteko.

Arrantza zen beraz eguneko gaia, Berri Onaren argipean, gizon emazte arrantzari buruz arrainen arrantzatik abiatuz.

Taldeek jada beren herrietan preparatu zuten paperezko arrainak eta Mikel Epalzak ekarri egiazko arrantza-sarean botatu dituzte haurrek "harrapatu zituzten" arrainak. Mikel Epalzak DVD baten bidez arrantzaleen bizia eta lana aipatu dauku.

Jesusek bere arrantzale lagunak eginen baititu giza arrantzale, Mikelek kondatu du nola, berak ere Jesusen errana segitu baitu, nola den giza arrantzale bere omoniergo bizian. Eta partikulazki erran dauku nola ikusten dituen bere inguruan gizonak eta marinielak (eta ez bakarrik katolikoak) heien ingurukoak maitatzen, obretan eta ez beti eta baitezpada solasetan. Mikelek anitzetan ikusten du Jainkoaren erreinua egiten ari, "egiten ari eta oraino ez egina". Bulzatu gaitu Jesusek eman hitzak mendi gainean (Mt 5, 1-11) gauzatzera gure eguneroko bizian.

Goizeko bigarren partean, joan dira guziak portura, hain baitzen preseski "Donibaneko arrantzaleen besta" eta ukan dute haurrek xantza handia zeren hango zen Frantses Nazionaleko Marinel Abesbatzarekin kantatu dute "Mariniela, boga" eta "Hegoak". Hango publikoa xoraturik eta haurrak argazkien "flash" azpian.

Etorri da bazkaltzeko orena, aro ona lagun, momento goxoa kolegioko josta-tokian, eta ondotik jokoak, Paxkal Bourgoinek antolaturik. Behar da ikusi nola haurrek konprenitzen duten helduen baino lasterrago, bai zinez haur erneak egungo haurrak.

Azkenean, Donibaneko Elizan liturgia pollita, Jean-Michel Barnetchek kudeaturik, Beñat Souletek idatzi kantu eder bat lehen aldiko kantatzen genuen ere. Ohartu gira ere gure artean zela apezgai gazte bat euskaldun berria, François Régis Jasnot, Parisen eta Lazkaon euskara ikasi eta.

Milesker guziei beraz, partikulazki Dominique Errecart Donibane Lohizune erretorari, Jean-Michel Barnetche erretorari eta Paxkal Bourgoin animatzaileari.

Erran dezagun ere han zela azken zelebrazionean Anita Lacarra, euskal kateximaren kreatzaileetarik bat eta ez den mendrena.

Eskerrak Jainkoari, eta agian heldu den urte arte !

Jean-Claude Iribarren.

Lapurdi irratiaren erreportaia entzuteko hemen.