Arantzetako Ama Birjinaren Beila 2015. Mendekoste beila Ainhoan

Arantzetako Ama Birjinaren Beila 2015. Mendekoste beila Ainhoan

Usaia xaharrari, denbora heze, haizetsu eta hozkara izanik ere, beilari andana bat bildu da Ainhoan, Mendekoste biharamunean, Arantzetako Ama Birjinaren beilan.

Prozesioa 9.00etan abiatu da elizatik kaperara buruz, gurutzearen eta Arantzetako Ama Birjinaren itxuraren gibeletik, Joachim Jauregui parropiako erretorak eramanik. Kantua, otoitza eta isiltasuna tartekatuz igan dute gurutze bidea beilariek. Hiru gurutzeen inguruan usaiako benedikatzearen ondotik, meza 10.30etan hasi da ; predikaria Aita Joseph Camino zen. (Herria astekaria).

Entzun Lapurdi irratiaren erreportaia :