Euskal Herriko organolariak Ziburun - Les organistes du Pays Basque à Ciboure

Euskal Herriko organolariak Ziburun - Les organistes du Pays Basque à Ciboure

Estrenaldia ederra izan da: Ziburuko Jondoni Bixintxo elizan bilduak ziren lehen aldikotz Euskal Herriko parropia guzietako organolariak. Elgarretaratze hau antolatua zuten Elizbarrutiko Liturgia eta Sakramendu Pastoraltza Zerbitzuak eta Kanta Jaunari, Euskal Herriko parropia abesbatzen batzordeak. 2015eko abendoaren 5ean iragan da, "Eliz Kantu – organoa lagun" euskal kantika bilduma berriaren argitaratzearen karietara.

Otoitzaldiaren ondotik, partehartzaileek beren probetxurako bi hitzaldi entzun ahal izan dituzte. Lehena Jean Eliçagaray apezak emana: Vatikanoko II. Kontzilioak Liturgia Sainduari buruzko Konstituzioan agertu erakaspenetarik abiatuz, argitan eman du organoaren tokia eta organolariaren misionea Eliz Liturgian. Bigarrena izan da Thomas Ospital organolari gaztearen lekukotasuna: bere ibilbide edo esperientzia pertsonala agertu du eta frogatu ere arras zehazki Ziburuko instrumentu zoragarria durundaraziz.

Ondotik, Lionel Landart bikario nagusiak partehartzaile bakotxari eskaini du bilduma berriaren ale bat.

Bazkal ondoan, Xalbat Berterretche eta Alexandre Aguerre-k aurkeztu dute bilduma berria eta parte eman ere hemendik hilabete guti barne euskarazko liturgiari buruz osorik dedikatua izanen den webgunearen aintzinapen lanetaz.

Elgarretaratzea bururatu da hitz trukaketa batekin, galderei erantzunez eta gerorako beharrak argituz.

Xehetasunak : kanta.jaunari@gmail.com

 

LES ORGANISTES DU PAYS BASQUE À CIBOURE.

Ce fut une première réussie : l’église saint-Vincent de Ciboure accueillait pour la première fois les organistes de toutes les paroisses du Pays Basque. Organisé par le Service diocésain de Pastorale Liturgique et Sacramentelle et Kanta Jaunari, la commission des chorales paroissiales du Pays Basque, cette rencontre s’est déroulée le 5 décembre 2015 à l’occasion de la publication du nouveau recueil des cantiques basques : « Eliz Kantu – Organoa lagun ».

Après un temps de prière, une cinquantaine de participants ont bénéficié de deux interventions : celle de l’abbé Jean Eliçagaray qui a évoqué la place de l’orgue et la mission de l’organiste dans la liturgie de l’Église à la lumière de la Constitution sur la Sainte Liturgie du concile Vatican II et le témoignage de Thomas Ospital sur son expérience personnelle de jeune organiste, témoignage illustré ensuite très concrètement sur le magnifique instrument de Ciboure.

L’abbé Lionel Landart, vicaire général, a ensuite remis à chaque participant un exemplaire du nouveau recueil pour les organistes.

Après le repas, Xalbat Berterretche et Alexandre Aguerre ont présenté le nouveau recueil ainsi que l’état d’avancement du site internet entièrement consacré à la liturgie en langue basque qui sera disponible dans quelques mois.

La rencontre s’est achevée par un temps d’échange qui a permis de répondre aux questions et d’envisager les besoins pour l’avenir.

Pour tous renseignements : kanta.jaunari@gmail.com

 

AUDIO

- Intervention de l'abbé Jean Eliçagaray.

- Intervention de Thomas Ospital.

- Improvisation de Thomas Ospital à l'orgue de Ciboure sur le Noël Basque "Airerik ederrenetan".

 

 

Télécharger les pièces jointes :