Euskaraz

dimanche, 21 août 2022

Mezak Makeatik Euskal Telebistan

Euskal Telebistaren lehen kateak zabalduko du meza saindua Makeako Jondoni Estebe elizatik 2022. agorrilaren 21an eta 28an eta irailaren 4ean goizeko 10.00etan.
Hiru autobusetan izan dira uztailaren 14an, ostegunez, 200 bat beilari Loiolako saindutegira, euskal beila izanik, San Iñakiren konbertsioaren bosgarren mendeburu kari.
Lapurdi Irratiak 30 urte : 2022 ko irailaren 22an Irulegin Lapurdi irratiaren 30 urteak ospatzeko bolondres eta entzule guzieri proposatzen dauzuegu Marc Aillet apezpikuarekin batean, egun bat pasatzea Nafarroa beherean kokatzen den Irulegi herrian. 9 :15 : Ongi etorria Irulegiko elizaren aintzinean ( Baionatik heldu direneri proposatua zaie hitz ordua…
Loiolako San Iñakiren (1491-1556) konbertsioaren bosgarren mendeburua eta San Frantses Xabierrekoa kanonizatu zeneko laugarren mendeburua ospatzen ditugun urte jubilario huntan, Euskal Herriko fededun guziak gomitatzen ditugu 2022ko UZTAILAREN 14an, OSTEGUNEZ, osoki euskaraz egingo den beilara, Azpeitia ondoko LOIOLAko santutegian (Gipuzkoa).
Euskal Telebistaren lehen kateak zabalduko du meza Donibane Lohitzunetik Jondoni Joani Batista elizatik 2022. apirilaren 24an, maiatzaren 1a eta 8an goizeko 10.00-etan.
Kanta Jaunari 1977 Donibane Lohitzunen « Jaunaren Eguna » Duela 45 urte, frantses telebistako lehen katean, "Le Jour du Seigneur" programan, meza telebistaz zabaldua izan zen Donibane Lohizuneko elizatik 1977ko apirilaren 24an, parropietako abesbatzen biltzarra kari.