dimanche, 11 avril 2021 09:18

Donapaleuko mezak Euskal Telebistan

Euskal Telebistaren lehen kateak zabalduko du meza Donapaleuko Santa Maria Madalena elizatik 2021. apirilaren 11, 18 eta 25an goizeko 10.00etan.

jeudi, 01 avril 2021 14:51

2021. Bazko mezua

Aurten, Bazko egunetako bestak ospatzen ahalko ditugu, oraino hertsaturik, bainan jaz baino aiseago, ez baiginen elgarretaratu ahal izan. Gure zuzendariek ulertu dukete otoitz egiteko askatasuna funtsezkoa dela herritarrentzat, eta fededunak osasun neurrien errespetatzeko gai direla gure otoitz lekuetan.

Erieri eta heien familieri doa lehenik nere gogoa, Covid izurrite horren gatik heriotzak hunkiak direnak, bai eta eri artatzaile guzieri, eritasun horren aurka borrokatzen dutenak, beste eritasun guziak bazterrerat utzi gabe. Ez ditut ahanzten ere krisia horren « ondoriozko biktimak », kopuru handiagoan baitira : komertsantak, ostalerrak, kultura mundukoak, bakartasunean eta urruneko irakaskuntzan akituak diren istudiantak, gerota gehiago prekaritatean direnak, estresa eta depresioan diren herritarrak, sozial heriotza egoera beldurgarriak. Heientzat otoitz eginen dugu partikulazki, ortzirale saindu huntan, Kristoren Pasione eta heriotza ospatuko ditugularik, hor baita gertatu Paul Claudel idazleak zioena :  “Jainkoa ez da mundu huntarat etorri sofrikarioaren ezeztatzerat, ez eta ere esplikatzerat, bainan bai horien erdian osoki izaiterat”. Misteriozki hor izanen da gurutzefikatuari federekin so eginen dutenen baitan, eta heien sofrikarioan sustengatuko dituztenen baitan.

Ez ditugu ahantziko Elizan sexual abusuen biktimak, egun hauetan Frantziako apezpikuek erabaki batzu sinatu dituzte gure Eliza « etxe segura » izan dadin. Biktima horiek, beren bizia azkarki errautsia izan ondoan, behar dute segur izan gure erantzukineri buru eginen diegula holako abusuetarik beiratzeko eta hoien ezeztatzeko. Partikulazki justizia zibila eta kanonikoari dei eginez, eta biktimak lagunduz gizatasun eta izpiritualtasunez berriz xutitzen. Kristo hil eta piztuari gomendatuko ditugu, segur baigira bere heriotzaz herioa suntsitu duela, eta bere pizteaz, bizia berritu ! Baruraren bidez ere, Kristok bekatorosen gatik, gurutzearen puntan eskaini duen sakrifizioari juntatuko gira, hura baita hobendunentzat kondenatu hobengabea !

Bazko besta, esperantzazko mezu bat da denentzat. Herioa garaituz eta hirugarren egunean piztuz, Jesusek arteka bat ideki du mundu hetsi huntan: Jainkoari uko eginez eta bere xilkoari begiratuz, gure gizarteak geroaren gustua bai eta ere biziaren zentzua galtzen baiditu.  Jesus berpiztuak, herioa garaituz, eman diezagula indar eta kontsolazione gure atsegabetan, eta bere bake eta graziaz bete gaitzala, heldu diren hilabeteetan lasaiki sartzeko !

Bazko besta saindu eta alaia zueri !

+ Marc Aillet, Baiona, Lezkar eta Olorongo apezpikua.

Mezua entzuteko :

Lire le message en français.

jeudi, 11 mars 2021 15:25

San Joseperen urtea

2020ko abenduaren 8-tik 2021ko abenduaren 8-rat.

Euskal Telebistaren lehen kateak zabalduko du Meza Senperetik 2021. urtarrilaren 17, 24 eta 31an goizeko 10.00etan.

« Zaindu zuen askatasuna ! »

jeudi, 10 décembre 2020 09:10

Eguberririk ez dela izango?

Olerki hau idatzi du Aita Javier Leoz Iruñako Jondoni Laurendi Parropiako erretorak. Hori dela medio, Frantses Aita Sainduaren telefono deia ardietsi du 2020eko azaroaren 7an.

Traditionnellement effectué le lundi de Pentecôte, le pèlerinage en basque à la chapelle Notre-Dame-de-l'Aubépine d’Aïnhoa aura lieu cette année le samedi 5 septembre 2020. Il sera présidé par Mgr l’Evêque qui bénira les travaux de rénovation.

lundi, 03 août 2020 10:52

Mezak Euskal Telebistan Lekornetik

 

Euskal Telebistaren lehen kateak zabalduko meza Lekorneko Jondoni Xipirine elizatik 2020. abuztuaren 2, 9, 15an goizeko 10.00etan baita ere abuztuaren 16an goizeko 10.30etan.

"Radio Lapurdi Irratia" s'est dotée d'un nouveau site internet mis en ligne le 5 juin 2020

Le Chanoine Pierre Andiazabal est décédé le samedi 16 mai à Arditeya à Cambo-les-Bains.

Page 1 sur 4