Marc Aillet jaun apezpikuaren 2021. Eguberriko mezua

Marc Aillet jaun apezpikuaren 2021. Eguberriko mezua

Ezindua den mundu bat salbatzerat etorri da.

Bizi giren osasun egoera txar hontako bigarren Eguberria. Gero eta ageriago da jendeak nekatuak direla, eta gainerat anitzen eta bereziki gazten gogoa ez dela gehiago plomuan, ez eta ekonomiarena. Alde hortarat doa Sokorri Katolikoaren aurtengo txostena. Frantzian, gero eta jende gehiago beharrean dagola erakusten baitu, gero eta jende gehiago laguntza beharretan dela jateko – 2,6 miloikoa zirelarik Frantzian 2009an – 7 milioi hurbil ziren 2020an. Gobernuak emaiten dituen laguntzek doi doia gordetzen dituzte, normalak bilakatuak diren beharrak, ala soldata, ala bizitegi, ala janari aldetik. Nahiz egoera larriena izan, borondate oneko jende ainitzek ez dute kuraia galtzen, behartsuenak diren anai arreben xerbitxuko emaiten dira bihotza zabal, anitzek miresten dituztela.

Kostalde huntan joankinen arazoa gehitu zaiku azken aste hauetan. Ez ditzakegu begiak hets joankin horien ondoan, ez eta horietaz baliatzen diren mugalari, eta batzutan beren interes zenbait gogoan hor dabiltzan ONG zenbaiti, ez delarik Botere Publikoen ezazolkeriari. Giristino maitasunak eskatzen du laguntza ekartzea zorigaitzean dauden jendeei. Denbora berean  Afrikar ezagun batzuk herrialde aberatsak oroit arazten dituzte baitezpada lagundu behar dituztela herritar horiek beren herrian egoiten, beren herriko garapena segurtatzeko baitezpadakoak baitzaizkie eskolatuak;  eta ez diten lilluratuak geldi honarat eta, menturaz, ezinezkoa izanen zaien esperantzarekin.

Jesusen sortzea bozkariotan ospatzerat goazilarik, ez ditzagun ahantz beren haurtzaroa zikindua eta bizirako markatuak izan diren haurrak. Ez dezakegu gehiago onart  oraino sortzekoak diren biziak,  mehatxa ditzaten hilaurtzearen drama gero eta arruntagoa egiten duten lege batzuk. Buru eginen diogu ere berdintasunaren kulturaren izenean baitezpada, den mendreneko giristino kutsua duten hitzak berak baztertu nahi dituztenei, hasiz Eguberri hitzetik

Joani Batistaren entzuteko eta hark bataiatzeko heldu zen jendaldeari San Lukek azpimarratzen zuen bezala : « Populua beha dago » (Lk 3, 15). Jainkoaren hitza ez zen Joani Batistak aipu dituen jende haundieri oihukatua – Tiberio Erromako inperadorea, Pontzio Pilato Judeako gobernaria, Hanna eta Kaifas apez buruak –, bainan bai basamortuan zen Jondoni Batistari (Lk 3, 1-2). Jainkoaren Hitza gure gogo barnean entzunez da gaur ere ezperantza piztuko gaur egun atzo bezala.

Gaur egun oraino ezindua den mundu bat da Salbatzaile baten etortzearen beha. Bainan ez gaiten engana. Jendek behar duten salbamedua, mundu huntako jauneria handiaren abilezia baino biziki handiagoa da. Ez daiteke muga gaurko krisiek behar dituzten aterabideetan. Jesu Kristo ez da etorri mundu hontarat, igurikatzen dugun « mundu hobe » haren egiteko, gure kemen guzia ez bailuke sobera, bainan bihotz berritzetik pasatzen den mundu hobe baten egiteko. Jesusek baizik ez dezake alda gure gogoa, argi gure zuhurtzia, indarberritu Jainkoa eta anaiak maitatzeko gaitasuna eta zabal zerurako bidea. Betiereko biziaren esperantza emanez, historioa aldatzeko ahala emaiten die, ongi etorri egiten diotenei : « Bere burua eman zuen guregatik gaitz guzietarik libra gaitzan eta bere herri berri garbi izan gaiten, beti ongiaren egiteko prest. » (Tt 2,14). Aldaketa bihi batek ez du bururatua izaiteko xantzarik, ez badu bere iturria barnatasun hortan.

Artzainak eta haiek iduriko ttipiak bezala, goazen lehiatuki krexarat eta adora dezagun Jainko haurra. Hark dauku Salbamenduaren bidea zabalduko

Eguberri on eta saindu guzieri !

+ Marc Aillet, Baiona, Lezkar eta Olorongo apezpikua.            

  • Mezua entzuteko :

Mezua erdaraz.