Imprimer cette page

Sarako herriak ongi etorria egin diote Euskal Herriko parropietako koraleri

Sarako herriak ongi etorria egin diote Euskal Herriko parropietako koraleri

Larrun mendiak xuriz jauntzirik ongi etorri ederrena egin dio « Kanta Jaunari » parropietako kantarien elgarretaratzeari. Bi urte bildu gabe egon ondoan ageri zen 300 kantariak pozik zirela kantuz hartzeko Gérard Ravon en zuzendaritzapean eta Jean-Marie Eyhartzek organoan lagundurik.

Jean Elizagarai, Larrungo Santa Izpirituko erretora apez lagun batzuek inguraturik eman du meza. Predikia aldiz Joachim Jauregui sortzez Saratarraren esku zen. Alabainan Eliza hortan bataiatu eta dela 50 urte apeztua zela salatu dauku.

Eliza mukurra betea zen eta denak gogotik, izan boz batetan edo polifonian kantuz ari izan dira. Mezatik landa kantariek Lur Berri gelan bazkaldu dute Sarako auzapezarekin batean.

Ondoko hitz ordua 2024eko azaroaren 10ean finkatua da Ortzaizen. Bainan anartean helduden uztailaren 14ean izanen da Euskaldunen elgarretaratzea Loiolan. Beila hori bi urtebetetzen karietarat egiten da: alde batetik 500 urte baitira San Inazio konbertitu zela  eta bestetik San Frantses Xabierreko beste euskaldunarekin batean 400 urte kanonizatua izan zelakotz Loilatarra.

Argazkiak hemen.

MEZA ENTZUTEKO.

 

Sare a accueilli les chorales paroissiales du Pays basque

La Rhune avait revêtu un beau manteau neigeux pour accueillir le rassemblement « Kanta Jaunari » des chorales paroissiales du Pays Basque. Après deux ans sans rassemblement à cause de la pandémie, la joie pouvait se lire sur les visages des 300 choristes dirigés par Gérard Ravon et accompagnés à l’orgue par Jean-Marie Eyharts.

La messe était présidée par l’abbé Jean Eliçagaray, curé de la paroisse Saint Esprit de la Rhune entouré de plusieurs prêtres. C’est avec beaucoup d’émotion que l’abbé Joachim Jauregui, originaire de Sare a prononcé l’homélie rappelant qu’il avait été baptisé puis ordonné prêtre dans cette église en 1972, il y a cinquante ans.

L’assemblée a repris avec ferveur les cantiques basques rehaussés par les polyphonies des chorales. Un repas a conclu cette belle matinée en présence du maire de Sare dans la salle Lur Berri.

Rendez-vous est déjà pris pour le prochain rassemblement des chorales paroissiales qui aura lieu à Ossès le 10 novembre 2024 et pour le pèlerinage des Basques en cette année jubilaire ignatienne qui se déroulera le 14 juillet prochain à Loyola en Guipuscoa, pèlerinage qui célèbrera le 500ème anniversaire de la conversion de Saint Ignace et le 400ème anniversaire de sa canonisation avec un autre saint basque, Saint François-Xavier.

Voir les photos.

ECOUTER LA MESSE.

Vous allez aimer...