2022ko Bazko mezua - Marc Aillet, Baionako apezpikua

2022ko Bazko mezua - Marc Aillet, Baionako apezpikua

Urte oroz bezala, Jesusen heriotze eta piztearen Bazkoa kartsutasunean ospatzera doazi katolikoak. Urte giristinoaren gailurra da, gure sinestearen iturria. Gure nahigabe guzien artean, Piztuaren garraitzea aitortzen dugu.

Aitortzen dut halere Bazkoko zoriona zinez zalantzan eman lezakeen heriotze giro bat badela gaur egun munduan. Gogoan izan Ukrainian jasaiten duten eraso gerla hilkorra, familiak bideetarat botatzen dituela, etxetik urrun joaiterat bortxatuak direla, guduka hiltzaleak, erailtze motzak, gero eta gaixtoagoak izateko arriskuarekin, nehork ez baitaki zer ondorio izanen duten munduan barna eta Europan. Ez dezakegu ahantz Goi Karabagheko populu Armeniarra. Honen ondare kulturala sistimatikoki porroskatzen dute islamistek, nehor biziki axolatu gabe. Eta beste zenbat gataska hilkor munduan barna hala nola Yemenen, herrialde ainitz ixilik daudela. Bestalde, gure hauteskundeen lehen itzuliak ez ote du erakusten Frantziako gizartea alditxar handi batean dagola, egiazko atsegabe, hasarre gorde eta haustura handien seinale.

Nola ospa Bazko holako baldintzetan ? Nork libratuko gaitu sutan den gure mundu hau joiten duten nahigabeetarik ? « Eder da Argia baitan sinestea, gauaz ere. »  Denak galduak zirela iduri zuelarik, jendetan holako berotasuna eta holako esperantza agorra sortu eta Jesus kurutzean hil zelarik, orduan zen bizia atera heriotzetik, orduan zuen soldado pagano batek atera Ebanjelioan dugun sineste aitormen ederrena. Jesus nola zendu zen ikustean Jesusen aitzinean zen kapitainak erran zuen : « Zinez gizon hau Jainkoaren semea zen ». (Mk 15, 39).

Kurutzean hilaren garraipenean sinesten duten giritinoen artean nahi bezenbat lekukotasun bada. Beren sinestean dute atxemaiten irauteko indarra bai eta jasaiten dituzten nahigabeek xifriturik eta etsiturik dauden anaiak laguntzekoa. Gogoan izan gerla pean daukaten herritik, ihesi joan Ukrainiarei ongi etorria egiten eta gero laguntzen dituztenak. Ikus ere beren anai arrebak sustengatzeko Ukrainian gelditu diren giristinoen lekukotasuna. Hona eskuratu dugun bat : « Arrisku handiak diren hirietan gelditu direnek ez dute joan nahi... Zerua hunkitzen dutela diote, Jainkoa hor dagoela hainbeste senditzen dutela non, lehergailu eta zapartatze izana gaitik beren otoitzean Jainkoak pusatzen baititu han gelditzerat.  Erraiten diegu ez dutela utzi behar herra sartzen beren bihotzetan eta ainitzek erraiten daukute etsaientzat otoitz egiten dutela ».

Bai, « munduaren kontra irabazi bitorioa, gure sinestea da ». (1 Jo 5, 4) Bere baitan hetsirik dagon humanismoak markatu mundua, gorenari hetsia, urrunerat metatzen ari diren lanoen aitzinean mundutiarrak eskuak hutsik daude. Arrangurak eta etsipenak hartuak dira. Kuraiaz beterikako lekukotasun zoriontsu bat lehen bai lehen eman behar dute giristinoek, biziz beterikako hitza ezindueri emaiteko indarra, bihotz urratuari berriz kontsolamenduzko jestu bat.

Jauna piztu da, bai, zinez piztu dela !

Bazkoko bestak izan dakizkizuela saindu eta bozkarioz beteak !

+ Marc Aillet, Baiona, Lezkar eta Olorongo apezpikua.

 

  • Mezua entzuteko :

Mezua erdaraz - Message en français.

Télécharger les pièces jointes :