Duela 45 urte, Kanta Jaunari 1977 Donibane Lohitzunen « Jaunaren Eguna »

Duela 45 urte, Kanta Jaunari 1977 Donibane Lohitzunen « Jaunaren Eguna »

Kanta Jaunari 1977 Donibane Lohitzunen  « Jaunaren Eguna »

Duela 45 urte, frantses telebistako lehen katean, "Le Jour du Seigneur" programan,  meza telebistaz zabaldua izan zen Donibane Lohizuneko elizatik 1977ko apirilaren 24an, parropietako abesbatzen biltzarra kari.

Mezan, biltzarburu Iratzeder izan zen. Organo handian, Juan Urteaga; organo ttipian, Pierre Lagrenade; abesbatzen zuzendari Jean Donetch apeza; eta Emile Larre apezak Fededunen otoitza bertsotan konposatu eta kantatu zuen. Konzelebranteen artean zeuden Pierre Andiazabal, Joseph Camino, Paul Sarcou apezak, Ignace Etchehandy frailea eta ere Donibane Lohitzuneko erretora Dominique Irigoin.

Meza hunen bideo artxiboa “Le Jour du Seigneur” zerbitzuen ganik eskuratu ahal izan dugu. Meza "Gure Aita"n gelditzen denetik osatu gabea bada ere, dokumentu hau, garai hartako errealizazio akats guzien gainetik, artxibo-dokumentu ezin prezatuzkoa da guretzat. Ikus-entzunketa on!

https://youtu.be/1_UB8UKwbS0

 

Il y a 45 ans sur la première chaîne de la télévision française dans l’émission « Le Jour du Seigneur », la messe fut télévisée depuis l’église de Saint-Jean-de-Luz le 24 avril 1977 à l’occasion du rassemblement des chorales paroissiales du Pays Basque

La messe était présidée par Iratzeder. Au grand orgue, Juan Urteaga ; à l’orgue de chœur, Pierre Lagrenade ; la direction des chœurs fut assurée par l’abbé Jean Donetch et l’abbé Emile Larre composa et chanta des bertsu pour la prière universelle. On peut voir parmi les concélébrants l’abbé Pierre Andiazabal, l'abbé Joseph Camino, le frère Ignace Etchehandy, l’abbé Paul Sarcou et l’abbé Dominique Irigoin, curé de Saint-Jean-de-Luz.

Nous avons pu nous procurer une archive vidéo de cette messe auprès des services du « Jour du Seigneur ». Bien qu’incomplète puisque la messe s’arrête au « Gure Aita », ce document malgré les imperfections de la réalisation de l’époque est pour nous un document d’archive inestimable. Bon visionnage !

https://youtu.be/1_UB8UKwbS0