Imprimer cette page

Loiolako beila : « Ikusi gauza berri guziak Kristo baitan »

Loiolako beila : « Ikusi gauza berri guziak Kristo baitan »

Hiru autobusetan izan dira uztailaren 14an, ostegunez, 200 bat beilari Loiolako saindutegira, euskal beila izanik, San Iñakiren konbertsioaren bosgarren mendeburu kari.

Meza aitzin, goizean, Loiolako Iñigoren bizitza laburki aurkeztu dauku Mikel Erramouspek.

Gero Marsellako Chevreul Blancarde iñaziar eliza katolikoko Anguélos abesbatzak iñaziar inspirazioko bi kantu interpretatu dauzkigu.

Iban Erguy organo-jotzaileak ideki du ospakizuna, Loiolako San Ignazioren Martxa molde zoragarrian interpretatuz.

Dozena bat apezek inguratzen zuten Mezarako Jean-René Prédaigne biltzarburua. Aita Koldo Katxo tokiko jesuitak eman zuen homilia.

Bazkal ondoan, beilariek San Iñazioren sortetxea bisitatu ahal izan dute, baita Francisco Garate dohatsuaren etxaldea ere, 1985ean beatifikatua izan den jesuita.

Bezperak aitzin, Juan Jose Elezkano bizkaitar apezak  "Hego eta Erro" bere CD berria aurkeztu dauku : hemen ikusi.

Beila burutu da bezperak kantatuz barroko estiloko saindutegi miresgarrian.

Beila ederra izan da, eta beilari guziak arras pozik atera dira San Iñakiren konbertsioaren bosgarren mendeburua gisa hortan ospaturik.

 

  • San Ignazioren bizia txikia - Mikel Erramouspé :

  • Meza entzuteko :

  • Koldo Katxo apez jesuitaren homilia entzuteko :

  • Bezperak entzuteko :

Dokumentu batzuk deskargatzeko orri huntan beherean.

Pèlerinage en basque à Loyola : « Voir toute chose nouvelle en Christ »

Trois autobus ont acheminé environ 200 pèlerins au sanctuaire de Loyola pour le pèlerinage en basque le jeudi 14 juillet 2022 à l’occasion de l’année jubilaire ignatienne.

Le matin avant la messe, Mikel Erramouspé nous a proposé une petite vie de Saint Ignace de Loyola.

Puis la chorale Anguélos de l'école catholique ignacienne Chevreul Blancarde à Marseille nous a interprété deux chants d’inspiration ignatienne.

L’organiste Iban Erguy a ouvert la célébration en interprétant de manière magnifique la marche de Saint Ignace de Loyola.

Une douzaine de prêtres entourait l’abbé Jean-René Prédaigne qui présidait la messe. L’homélie a été prononcée par le Père Koldo Katxo, jésuite.

Après le repas, les pèlerins ont pu visiter la maison natale de Saint Ignace ainsi que la ferme du bienheureux Francisco Garate, jésuite béatifié en 1985.

Avant les vêpres, l’abbé Juan Jose Elezkano, prêtre du diocèse de Bilbao nous a présenté son nouveau CD « Hego eta Erro ».

Le pèlerinage s’est achevé par le chant des vêpres dans la magnifique basilique baroque.

Un bien beau pèlerinage pour commémorer le 5ème centenaire de la conversion de Saint Ignace qui a ravi tous les pèlerins !

 

Télécharger les pièces jointes :