Marc Aillet jaun apezpikuaren 2023 ko Eguberriko mezua

19, Déc 2023

Abendualdian, kantatzen dugu : “Gure mendea suntsitzer zuen herioaren aitzinean bihozbera, gure mundu akitua salbatu zinuen, bekatoroseri emanez sendagaia.”

Hitz horiek zoin aproposak diren, Jaunaren sortzearen misterio handia ospatzerat goatzin garai huntan. Alabainan, gure mundua gaur egun ez dea partikulazki nekatua ? Hainbeste herri gerlak errautsiak, gehienik sofritzen duten hobengabeen kaltetan, heiek baitira beti mahai azpiko politika jukutrien petzeroak, Ukrainia edo Lur Sainduetan bezala. Hainbeste jendetza, desterru edo erbesteratzerat kondenatuak, Karabagh iparrean bezala, nehor mugitu gabe sarraskituak. Gure herritarrak ere berdin, segurtasunik gabe gure inguru hauetan berean, bortizkeriaren aitzinean leher eginak dira, poderedunek aterabiderik ezin dutela asma. Eta zer pentsa abortuaren libertatea konstituzioan sarrarazteko nahikeriaz ? Ez dea esperantzarik gabe eta deskuraiatua den gizarte baten seinalea, bizia gehiago sorrarazi nahi ezin duena ? Eta “heriotzarako laguntza aktiboaz” ere legestatu nahi ! Galdeketa zonbaiten emaitzak azpimarratuz, artatze gozagarriak ahantziz, Euthanasiaren alternatiba bakarra therapeutika bortxazkoa balitz bezala ! Lanmolde egokirik gabe akituak diren erizainak, bainan ardura eri eta xaharren laguntzaile paregabeak, entzunak direa ? Gure giza ikuspenean, zendako bada etorri da mundurat Jesus, ez badu ekarri ez bakea ez eta bizi hobeagoa denentzat ? Jesus izen horrek erran nahi du “Jaunak salbatzen”, hura da “Jainkoa gurekin”. Etorri da gizoneri Jainkoaren emaiterat, Jainkoa dela bizia eta herioaren nausi bakarra erakasterat, eta bekatuaren menpe den gizakia bere Semearen heriotza eta pizteaz salba dezaken bakarra. Harek bakarrik dezake hartan sinesten duteneri eman bihotzaren sendatzea eta historiaren berritzeko indarra. “Bai, haur bat sortu zaiku, seme bat eman zaiku” (Is 9, 5) !

Zatozte beraz laster krexarat, eta adora dezagun Jainko-haurra, eskain diezogun mundu akitu hau : “Nagusigoa eman zaio, eta hunela deitzen dute: «Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bake-emaile» (Is 9, 5).

Zatozte , adora dezagun !

+ Marc Aillet

Entzun mezua :

Événements à venir

Pin It on Pinterest