Ainhoako beila – Pèlerinage à Ainhoa

Informations complémentaires

Ainhoako beila – Pèlerinage à Ainhoa

Arantzetako Andredena Mariaren beila Maiatzaren 29an Mendekoste astelehenez Ainhoan
2023ko maiatzaren 29an, Mendekoste astelehenez, prozesionea abiatuko da 09:00etan Ainhoako elizatik Arantzetako Andre Mariaren kaperaraino. 10:30tan Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropiako erretore berria, Jean-Paul Martinon jaun apeza, izanen da biltzarburu euskaraz ospatuko den mezan.
Fededunen dohaineri eta « Ainhoako Kaperaren Lagunak » elkartearen lanari esker, eraikina osoki berritua izan da 2018 eta 2019an eta Baionako apezpikuak benedikatu du 2020an.
Mezaren ondotik, gazteen edanlekuan, beilariek beren egarria asetzen ahalko dute, Atsulai mendiaren gainaldeko bazter zoragarriari begira, 389 metroko goratasunean.
Bi aldiz berreraikia izan zen kapera 1793 eta 1813an Jan Battitt Beherekoetxe (1745-1825) herriko ermitaren eskuetarik, inguruko artzain gazteei irakurtzen irakasten ziotena. Kaperako bidean dauden hamalau gurutzeak 1886an eraikiak izan ziren, eta « Hiru Gurutzeen Kalbarioa » 1898an. Prozesione ondarrean, Kalbariotik beretik, Martinon erretorak inguruko natura eta laborariak benedikatuko ditu meza baino lehentxeago.
Xehetasunak : paroisse.cambo@gmail.com Tel. 05 59 29 73 18.

Pèlerinage du lundi de Pentecôte 29 mai à Notre-Dame de l’Aubépine à Aïnhoa
Le 29 mai 2023, lundi de Pentecôte, la procession s’élancera à 9h00 de l’église d’Aïnhoa pour se rendre jusqu’à la chapelle Notre-Dame de l’Aubépine pour la messe qui sera célébrée en basque à 10h30 par le nouveau curé de la paroisse Saint-Michel-Garicoïts du Labourd, l’abbé Jean-Paul Martinon.
Grâce aux dons des fidèles et au travail bénévole de l’association « Ainhoako Kaperaren Lagunak », l’édifice a été entièrement rénové en 2018 et 2019 et béni par l’évêque de Bayonne en 2020.
Après la messe, la buvette des jeunes permettra aux pèlerins de se désaltérer en contemplant le magnifique panorama en haut du mont Atsulai à 389 mètres d’altitude.
A deux reprises la chapelle avait déjà été reconstruite en 1793 et 1813 par l’ermite du village Jan Battitt Beherekoetxe (1745-1825) qui apprenait à lire aux jeunes bergers des alentours. Les quatorze croix qui jalonnent le chemin vers la chapelle ont été érigées en 1886 et le Calvaire des « Trois Croix » en 1898. A la fin de la procession, c’est d’ailleurs du Calvaire que l’abbé Martinon bénira la nature environnante et les agriculteurs juste avant la messe.
Contact : paroisse.cambo@gmail.com Tel. 05 59 29 73 18.

Ainhoa Beila 2023 afitxa

 

Autres événements à venir

Pin It on Pinterest